Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/04 13:34:44.795 GMT+1

JOSE RAMON AGIRRE. DOLPO: BIZIAREN MUTURREAN.

Nori ez zaio gustatzen bidaiatzea? Eta Nepalera joatea? Eta Tibetaren kulturan murgiltzea?

Orain duzu aukera. Azaroaren 5ean. 22:00etatik aurrera Iratxo Elkartean Marronen eskutik. Aizpeak antolatua eta Kultur Errotaren programaren barruan.

LABURPENA.

Nepaleko ipar-mendebaldeko lurraldea da, Himalaiako mendi-kate altuan kokatua. Dolpoa XIX.mendearen hasieratik Nepalen administraziopean dago, baina, kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da.

Dolpoaren urruntasuna ez da mugatzen hango paisaiaren eta klimaren laztasunera. Lurralde hartara iritsi diren bisitari bakarren artean badira ikerlari batzuk, hango fauna, landaretza eta bertakoen kultura aztertzera joanak. Gehienak liluratuta gelditu ziren, bizimodu zail horrek zirrara ezurretaraino sentituz eta hala ere bertaratzen segitu zuten behin eta berriz. Lilura eta aldi berean sentitutako zirrara horixe bera da gu ere Dokumental honen proiektura ekarri gaituena.

 

Nork: aizpea.2010/11/04 13:34:44.795 GMT+1
Etiketak: jose agirre ramon biziaren dolpo muturrean diaporama | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru