Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/27 10:53:53.937 GMT+1

KONTSEILUA ETA IRURTZUNGO UDALAREN HITZARMENA


Neurketa hau termometro baten moduan ulertzen dugu, herri baten hizkuntza-politika eskala batean kokatzeaz gain, beste herrien politikarekin alderatzeko aukera ematen du.

 

Hemen aurkezten dugun Irurtzunen hizkuntza-politikaren azterketa 2008an bururatu zen. Hortaz, hemen eskaintzen diren datuak orduko errealitatearen argazkia dira, orduz geroztik gauza batzuetan aldatu dena.

 

Datu kuantitatiboari dagokionez, 2008ko ebaluazioaren arabera, Irurtzungo nota orokorra 3,89 puntukoa izan zen. Sakanan ebaluatutako herriekin alderaturik, Etxarri-Arantz (8,02) eta Altsasuren (5,64) atzetik gelditu zen Irurtzun.

 

Ebaluazioaren alde kualitatiboari dagokionez, elementu positiboak aurkitu genituen Irurtzungo udalaren hizkuntza-politikan, baina, euskara lehenesteari begira, hobetu beharreko hainbat kontu ere baziren.


dokumentu osoa

Nork: aizpea.2009/12/27 10:53:53.937 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru