Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/16 09:45:59.454 GMT+2

KULTUR ERROTA. DIAPORAMA

Apirilaren 17an. Ostirala.

22:00etan

Iratxo Elkartean

 

MIYUKI OKABE & ENEKO ETXEBARRIETA

“Mundua hurbilduz, hegoamerika tandem batez”

 

Brasilen ezagutu genuen elkar, ordurako nik (Eneko) 4 urte neramatzan munduko bizikleta itzulia egiten bakarka. Miyukik zeukan guztia uztea erabaki, eta Euskal Herrira elkarrekin itzuli ginen.

Bi urtez bidaia berri bat prestatu genuen, tandemean egiteko bidaia. Hala, ia hiru urte eta erdian Hegoamerika muturretik muturrera gurutzatu dugu, 15.000 kilometro baino gehiago Ushuaiatik (munduko herririk hegoaldekoena) Caracaseraino. Caracasen Miyuki haurdun geratu zen, eta Euskal Herrira itzultzea erabaki genuen haurra bertan jaiotzeko.

Ikus-entzunezkoak bizikletaz osatutako abentura horren berri ematen du. Muturreko lurraldeak ezagutu ditugu: Patagonia haizetsu eta hotza, Brasilgo hondartza bakartiak, Amazonas oihan bero eta hezea,… Eta bereziki kultura eta bizimodu desberdinetako jendea ezagutu dugu.

 

Gondidaturik zaudete eta.

 

Nork: aizpea.2009/04/16 09:45:59.454 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru