Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/15 11:44:56.913 GMT+1

MUGARIK GABEKO TELEBISTA

Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzeko sinadura bilketa

Euskaltzaindiak, Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak bultzatutako kanpaina honen helburua da Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izatea. Horretarako herritarren sinadurak bilduko dira otsailaren 25a arte. Irurtzunen ere sinatu ahalko da.

Sinadurak, otsailaren 8tik 25era, honako ordu eta leku hauetan jasoko ditugu: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara, Irurtzungo udaletxean.

 

Sinadura emateko baldintzak dira 2010eko martxoaren 24an 18 urte beteta izatea eta Nortasun Agiria ekartzea.

Iruñean, Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren egoitzetan ere sina daiteke:

  • Eusko Ikaskuntza: Gazteluko plaza 43 bis, 3. eta 4. solairuak. Goizeko 8:30etik 14:30era (tel: 948222105)
  • Euskaltzaindia: Oliveto kondearen etorbidea 2, 2.a. Goizeko 9:00etatik 14:00etara (tel: 948223471

Mugarik gabeko telebista kanpaina 2007an sortu zen Herrialde Valentziarrean, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak eskaintzen duen oinarri juridikoari helduta: Gutun honek honela dio 11.2. artikuluan: "Aldeek konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza edo antzekoa hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emisioen aurka ez egiteko ere. "

Europar Gutunean oinarrituta eta oinarri juridiko zabalagoa aintzat hartuta idatzi da lege proiektua. Horren helburua da Gutuna aplikatzea; izan ere, oinarri juridikoa badago, soilik horren aplikazioa egin behar da. Lege proposamena Espainiako parlamentuan landuko da. Estatu mailako Ekimen Legegile Herritarrak 500.000 sinadura jaso behar ditu. 18 urtetik gorako Estatu espainiarreko herritarrenak izan behar dira eta martxoaren 24an Madrilgo Hauteskunde Junta Zentralean entregatu behar dira.

 

Nork: aizpea.2010/02/15 11:44:56.913 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru