Arroza jaki unibertsala da, mundu osoan jaten
dena. Zentzu horretan, eta berataz elika gaitezkeen neurrian, munduko
gizatasuna berdin egiten duen jakia da.
Bere
prestaketa ordea, ezberdina da lurraldearen, kulturaren arabera, zentzu horretan
pertsonen ezberdintasunak ere markatzen ditu, jatorri kulturalaren arabera.
Hala,
berdinak gara jaki bakar horretara jo dezakegunetik, baina aldi berean
ezberdinak gara bera prestatzeko erari begira. Hau da, “berdinak eta ezberdinak
gara”.
Sinbologia
hori buru-bihotzean, eta kulturartekotasunaren bidetik pauso txiki bat eman
nahian, Munduko Arrozak ekimena honela planteatzen dugu:
2011.
honetakoa, Irurtzunen egiten den Munduko Arrozak III. Saioa izango da, eta
aurrekoetan bezala, ez da kontu gastronomikora mugatzen, aukera paregabea dela
iruditzen baitzaigu kulturaren beste hainbat ikur plazaratzeko: musika,
janzkerak, idazkera, hizkuntza…….
Kultura
anitzetatik datozen pertsonen arteko hurbiltasuna, ezagutza eta hartu-emana
errazten duen jarduera dela uste dugu.
Egunerako
zehaztuta dauden jardueretako batzuk honakoak dira:
Senegal, Maroko, Ekuador, Kuba, Moldabia eta Irurtzungo erara arrozen prestaketa eta dastaketa
Hizkuntza
ezberdinetako grafia tailerrak: arabiera, errusiera, errumaniera, wolof.
Bere-berea….
Henna
tailerra
Munduko
jolasak

Idatzi artikulu bat