urriaren 22an manifestazioa eta 27an greba” egingo da

Blanca Ilundain

Blanca Ilundain
Nafarroako Gobernuaren murrizketengatik hezkuntza publikoko kalitatea arriskuan dagoela iritzita, Hezkuntzako Sindikatu guztiek deituta, urriaren 22an manifestazioa egingo da Iruñean, eta jarreraren aldaketa ezpada, 27an greba.
Ikasturte berri hau hasi aurretik Nafar Gobernuak azpijokuak eginik, irakaskuntza publikoko eragile guztiak( gurasoak, ikasleak, irakasleak, )sutan eta zutik jarri ditu. Nafarroako Gobernuak dirua izan baduela, baina ez duela hezkuntza publikoa hobetzeko erabili nahi ziurtatzen dute. Lanpostuen murrizketa gehiagorik ez egiteko exijitzen diote, eta ahal den azkarren hezkuntzarako inbertsioak gora egin dezaten Ikasleendako hezkuntzarik hoberena nahi dutelako, partxerik eta zuhurkeriarik gabea.
Honengatik guztiagatik sare publikoko hezkuntza komunitateko eragileak bildu dira eta laburtzen saituko naizen Irakaskuntza Publikoaren alde sinatu den 5 puntuetako manifestua aurkeztu nahi dut Aizpeako blogan, Irurtzunen eta inguruko herrietan zabal dadila:
1. Parlamentuko ordezkariei eta agintariei dei egiten zaie Irakaskuntza Publikoaren kalitatean hobekuntza ekarri duten neurrietan atzerapausurik ez egotea berma dezaten.
2. 2012ko aurrekontuetan, Hezkuntza arloan murrizketa berririk ez direla izango bermea nahi da. Era berean, Gobernuaren konpromisoa exijitzen da aitortuz ikasturte honetarako hartu diren neurriak behin behinekoak direla eta denboran mugatuak, eta ahalik eta azkarren hezkuntzako inbertsioan zegoen urteroko gorako joera errekuperatuko dutela, bai giza baliabidetan (lanpostuak errekuperatuz), bai azpiegituretan (jolastokiak, patioak, eraikuntzak …)
3. Aniztasunaren arreta behar bezala emateko neurri egokiak hartzeko eta behar diren errekurtsoak jartzeko exijitzen zaio Hezkuntza Sailari.
4. Irakaskuntza Publikoarekin konprometiturik dauden guztiei (Guraso, senide, etapa guztietako irakasle eta ikasleak…) dei egiten zaie ere, aurten egiten ari diren murrizketen aurka eta Hezkuntza Publikoan 2012ko aurrekontuetan eman daitezkeen murrizketen aurka mobilizatzeko.
5. Manifestua sinatzen duten eragileok egungo eskola publikoaren gainean ikuspuntu ezberdinak dituzte, baina ondoko puntuan bat egiten dute: Nafarroako jendarte osoarentzat berdintasunaren eta gizarteratzearen bermea den kalitatezko eskolaren bidean aurrerapausoak ematen jarraitu behar dutela eta ematen ari diren murrizketak ez dituztela onartzen.

Idatzi artikulu bat