Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/10/03 17:35:47.269 GMT+2

NAFARROAKO ZABOR BILTZEAREN PLANGINTZA BERRIA


Irailaren 23an, Irurtzunen,  Nafar Gobernuko teknikari batzuk prestatu duten plangintza ezagutaratzea etorri ziren. Bilera zonalde osorako zen, Leitzatik Altsasurainoko biztanleendako, hau da Sakana, Imotz, Larraun, Araxes, Basaburua, Leitza eta Goizueta aldekoak bildu ginen gure zaborrak nola kudeatuko dituzten jakiteko.

Europatik zabortegiak debekatu dituzte .Hori dela eta hemendik aurrera guk sortzen dugun zaborra zaborra hau egingo dute: %48 gutxi gorabehera birziklatuko da eta beste guztia energia sortzeko erabiliko da.

Bi hitzetan haien plangintza errauste-planta bat egitea dela argi eta garbi utzi zuten. Non eta nola kudeatu ez zekiten eta haien lana ez dela esan zuten.

Atez-ate bilketa edo 5. kontenedorea jartzeari buruz oso informazio gutxi zuten teknikariek.

Nafarroan beste proiektu erraldoi batean sortuko dutela garbi dago, aurrekontu osoaren % 95 zahutuko dute infraestruktura honetan.

Hizkuntzari errespetu gutxi ere azaldu zen. Etorri ziren guztiak erdaldunak ziren eta bete behar fitxa ere bakarrik gazteleraz zegoen.

Eduardo Murugarren. Zinegotzi independentista.

Nork: aizpea.2010/10/03 17:35:47.269 GMT+2
Etiketak: nafarroako zabor biltzearen plangintza berria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru