Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/20 19:06:16.836 GMT+1

ORRITZen UDABERRIKO DANTZA JAIALDIA


Badira urte batzuk Udaberriko Dantza Jaialdia ospatzen ez zela Irurtzunen. Orritz Dantza Taldeak antolatuta eta Irurtzungo udalaren laguntzarekin, aurten kanpoko 2 talde eta Orritz anfitrioiaren artean Dantza Jaialdi koloretsua eskainiko dute datorren astean, martxoak 26ean Irurtzungo Frontoi estalian arratsaldeko 20:00etan. Sarrera dohainik da eta ASTURIASko Lugonesetik etorritako LA SIDRINA taldeak, BEASAINgo AURTZAKA Dantza taldeak eta ORRITZek ordu beteko Dantza saioa beteko dute.

Elkartruke folklorikoa da eta eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan talde guztiek Kalejira bat egingo dute herrian zehar musika eta trajeekin. Gainera lanak ondo bukatu ondoren elkartutako talde guztiek elkarrekin afaldu eta gero FOLKLORE FESTA egingo da PIKUXAR Euskal Txokoan, DJ ELEPUNTO egonen da gaueko 00:30etatik aurrera.

ORRITZek ilusio haundiz antolatzen eta eskeintzen duen jaialdi honetara gonbidatzen zaituzte!!

Ah! Eta Asturiarrak ikusteko gogoekin geratzen denak Igandean ere aukera izango du, LAKUNTZAn berriro dantzatuko baitute  13:15etan Plazan.

Hitzordurako kartel polit hau, Ibai ViƱas artista Irurtzundarrak diseinatu du, eskerrikasko Ibai!!

Nork: aizpea.2011/03/20 19:06:16.836 GMT+1
Etiketak: dantza jaialdia udaberriko orritzen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru