Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/12 01:02:03.706 GMT+1

RAMON DORRONSORO ETA ERGA MENDIA 2010.


Badakizue 2010. urtean zenbat aldiz igo zen Ergara Ramon Dorronsoro Fernandino?

Zer diozue, hogeita hamar aldiz, berrogeita hamar aldiz,… ?.   Ez, ez, … laurogei  aldiz (80) igo zituen Ergaraino, edo hobeki esanda, Erga mendian dagoen aterpe eta baselizaraino.

Urteak berrogeita hamahiru  aste  ditu eta Ramonek laurogei aldiz igo zuen. Eta ez hori bakarrik. Egun batean, abuztu aldean, lau aldiz igo zen. Goizeko zazpietan, etxetik atera eta lehenengoa Irurtzundik igo zuen.  Kaxernara jeitsi eta hortik gora. Berriro jeitsi Aizkorberaino eta berriro gora eta bukatzeko Aginagara jeitsi, elizako atea ukitu eta lasai-lasai goraino. Hortik jeitsi, etxera  joan eta oraindik izan zuen astirik bazkaria prestatzeko.

Guztira, 23 kilometro inguru eta 2.100 metro desnibel egin zituen egun eguzkitsu hartan.

Gizon indartsu eta buru gogorra da Ramon.

Ea 2011. urtean norbaitek puskatzen dituen zenbaki hauek?

Nork: aizpea.2011/02/12 01:02:03.706 GMT+1
Etiketak: ramon mendia dorronsoro eta erga 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru