Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/22 00:01:11.600 GMT+2

SAKANAKO IBILALDIA 2009

Apirilaren 25ean, larunbata, zita inportante bat da euskal mendizaleendako.

Sakanako Ibilaldi Handiak  leku bat egin du mendizaleen egutegian. Batez ere, holako ibilaldi luzea gustoko duten lagunen artean

Azkeneko urtetan goraka joan da Sakanako ibilaldia eta joan den urtean 1.050 lagunek eman zuten izena parte hartzeko. Eguraldi zoragarria izan genuen eta jendea oso gustora gelditu zen.

Sakanako Ibilaldia  gogorra da. Desnibel handia, 3.000 inguru eta leku zoragarriak. Aipatzekotan EUSKAL HERRIKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOA. Andia mendikatean kokaturik dagoen puntua.

 Felix Isasa, lagunaren arabera,  hauxe da puntua. X=586.936. Y=4.748.608. 1.236 altueran dago kokaturik.

Beraz, Euskal herriko Erdigunea ez dago Donostian, edo Bilbon, edo Eibarren. Nafarroan dago eta gure etxetik oso gertu. Lekua oso polita eta bisitatzeko modukoa.

Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue Iratxo Elkarteko webgunea

www.iratxo.galeon.com

 

Nork: aizpea.2009/04/22 00:01:11.600 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru