
Hortxe dago SAKANAKO XXI. IBILALDI HANDIA. Apirilaren 24an. Aurten 21. edizioa. Zenbat urte, zenbat pauso, zenbat izerdi, nolako hotz eta bero pasatu ditugun, zenbat lagun ezagutu dugun,...
Udaberriarekin batera SAKANAKO IBILALDIA. Atzean utzi ditugu negua , hotza, elurra eta izotza eta aurrean ditugu, hosto berriak , berde kolorea, zaldiak, behorrak, ardiak… Iluna atera, Txurregiko lehenengo nekeak, Satrustegi mendizerra, Beriain tontorra, Uharte-Arakilgo gosari luzea, Aralarko aldapa bukaezina, Atako Bailara ikusgarria eta lasaia, Madozko aldapa pikua, Larrapil trikuharria, Goldarazko beherakada eta Ergako azkeneko igoera. Ondoren, behean Irurtzun eta Foru Plaza. Ailegatzerakoan, diploma, masaia, atorra, lagunekin egon, eta afaria Iratxon…. Egun gogorra baina ez ahazteko modukoa.
Iratxoko webgunea: http://iratxo.galeon.com/

Idatzi artikulu bat