Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/23 10:15:46.676 GMT+1

SANTA AGEDA BEZPERA

 

Euskal Herriko hainbat txokotan ohitura bihurtu da Santa Ageda bezpera ospakizuna. Irurtzunen ere kopla kantari ateratzen gara eskean.

Irurtzunen ohitura hori bereskuratu egin da orain dela urte dexente eta Aizpea-ren eskutik.

Hirietan zein nekazal guneetan itxura derbina dauka festa honek. Makila haundiak esku-artean, iraganetik jasotako kopla zaharrak eta eskean jardun. Gauza haundirik ez da behar Santa Ageda bezperako legea konplitzeko: Makilak, koplak eta gogoa kantatzeko.

Etnologoen arabera nekazari giroko negu gorrian egiten da ospakizuna. Nafarroako zenbait herrietan  zen tximiniak garbitzeko eguna zen. Beste tokietan elizako kanpaiak jotzen zen eta nekazari giro horretan Agate Deuna mundura umeak ekarri berri zituzten emakumeen zaindaria zela diote.

Otsailaren 4an, arratsaldeko 6:30etan espero zaitugu. Ez ahaztu nekazari jantziak.

Hona hemen koplak:

 

Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz
Aterik ate ohitura zaharra
Aurten berritzeko asmoz

Ez gaude oso aberats diruz
Ezta ere oinetakoz
Baina eztarriz sano gabiltza
Ta kanta nahi dugu gogoz

 

Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna
Etxe guztiak kantuz pozteko
Aukeratu doguna

Santa maitea gaur hartu dogu
Gure bideko laguna
Haren laguntzaz bete gentzake
Egun hontako jarduna

Nork: aizpea.2009/01/23 10:15:46.676 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru