
Urtarrila atzean utzi dugu eta Santa Ageda gai-gainean. Aurten ere Irurtzunen aterako gara ohitura “zaharra berritzeko asmoz,….”. Baserritarrez jantzita, makila, txapela, kantuak eta bukaeran, txistorra, urdaia eta ardoa Iratxon.
Nahiz eta hotza, edo euria, edo elurra izan Santa Agedako koruak Irurtzungo karriketan zehar ibiliko dira.
Espero zaituztegu !!
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Info gehio eta doinua entzuteko

Idatzi artikulu bat