“Uda Ziudadelan” argazkiarekin irabazi du Socorro Alzuetak aurtengo argazki lehiaketa.
Ez da lehendabiziko saria. Azkeneko urtetan oso maiz agertu da Socorroren izena zenbait argazki sarietan.
2007. urtean Berriozarko udalak antolatutako lehiaketeta batean irabazi zuen Socorrok lehendabiziko saria. Berdintasunaren aldeko lehiketa zen eta hauxe zuen titulua, ASKOTAN AURRERA JOATEKO BESTEEN KONTRA IBILI BEHAR DA. 2008. urtean, ere, irabazi zuen Berriozarko saria.
2008. urtean Iruñeko Udalak antolatuko lehiaketan saritu zuten, berriro, Socorroren argazkia. Kasu honetan, ARRATSALDE EURITSUA zuen titulua.
2009. urtean Agoizko Udalak aukeratu zuen beste argazki bat. ODEIAK EGITEN. Urte berean Nafarroako Arkitekto Eskolak antotatutako beste lehiketan ere irabazi zuen bere saria.
Urte gutxitan curriculum oparo bete ditu Socorrok.
Holako sariak ilusio handia egiten diola esaten du Socorrok. “Irabazten duzun dirua beti inbertitzun duzu materialean. Gaur egun ekipo informatiko on bat behar duzu . Lana ez da bukatzen argazkia ateratzen duzunean. Gero landu egin behar duzu ordenagiluan. Aro digitalean bizi gara eta”, dio Socorrok.
“Hala ere, balio duena da ongi pasatzea argazkiak
egiten. Nola ikusten duzun mundua adierazten duzu argazkien bidez. Argazki
bakoitzean adierazten duzun nolakoa zaren eta nola ikusten duzun inguruan duzun
mundua” adierazten du Socorrok. 


Idatzi artikulu bat