Urtero bezala eta Euskal Ekitaldiak egitasmo barruan , aurten ere, AIZPEAK txangoa antolatu du.
Nora joan, abenduaren haiseran ?.
Azkeneko urtetan leku dexente ezagutu dugu : Tutera ( katedrala, alde zaharra , Tuterako baratza eta bere produktuak), Bermeoko Gaztelugatze eta portuko arrainak, Donibane Garaziko harresiak eta Orreagako Monastegia, Mauleko Gaztelua , …
Aurten Zumaiara, Eta zer dauka Zumaia ? Harriturik gelditu ginen Aizpeako neskek Zumaia aukeratu zutenean .
Zumaian baditugu ikusteko, esan zuten : Bedua, leku estrategikoa, eliza, garai hartan Orreaga menpe zegoela, alde zaharra eta TALASOTERAPIA. Talaso,… zer ?. Bai Talasoterapia. Terapia berria eta ez hain berria gorputza eta arima alaitzeko .
Eta batzuk Zumaiara joan ginen , batez ere, Talaso,… ez dakit zer probatzea.

Idatzi artikulu bat