
Udazkenarekin batera eta Irurtzungo Kultur etxean Informatika gela bat muntatuta dagoela probestuta, ikastaro/tailer batzuk prestatu ditugu. Alde batetik bogan dagoen Komunikazioaren Gizartera hurbiltzeko 4 tailer txiki eta bestetik Photoshop-ean aritu eta trebatzeko ikastaro luzeago bat. Tailerrak Informatikara hurbiltzekoak dira beraz ordenagailua gehiegi erabiltzen ez duen jendearentzako oso aproposak dira eta horietako bi euskeraz izango dira.
Irakasleak Irurtzungoak dira, informatikarenak Urko Mauduitek emango ditu eta Photoshoparenak Xabier Unanua eta Itziar Matxainek. Edozein galdera baduzue, kartelean kontaktuak agertzen dira.

Idatzi artikulu bat