
2009ko atean gaude. Gabonak ia-ia pasatu dira. Urteko lehendabiziko egunak askotan agurtu egiten dugu: URTE BERRI ON.
Urte berri on , norentzako ?. Palestinendako izanen da , akaso, urte berri on ?. Ia 1.000 hildako eta “mundu zibilizatua” ezer egin gabe. A ze hipokresia …
Israel, lasai-lasai hiltzen ditu palestindarrak, gudariak, emakumeak eta umeak ekialdeko onespenarekin. ISRAELI BOIKOT OSOA !!
Urte berri on, kalean , lanik gabe, gelditu diren eta 2009an geldituko diren lagunendako ?. Sistemak sortu du du krisia eta kapitalistek ordaindu ordez, langile arruntak ordainduko dute haiek sortutatako egoera tamalgarria.
Urte berri on , mundu osoan, mila million lagun gosez daudenendako ?. Hau da gure egoera petrala. Gutxi batzuk oso ongi bizi eta askok eta askok miseria gorrian.
Eta zer esan , Afganistan, sistema kapitalistak asmatu duen azkeneko aitzakia gerra hotsak berriro entzuteko. Irak eta Iran, adi-adi egon beharko dute. Eta Kurdistan, eta Cachemira eta India eta Pakistan, eta……
Euskal Herrian , zer ? eta Nafarroan , zer ? Justizia eta pakea behar dugu. Justizian oinarritutako pakea. Zoritxarrez, badirudi, 2009 urteak ez digu ekarriko bakea. Estatuak eta potere faktikoek ez dute nahi onartu Euskal Herriko eskubideak. Borrokan jarraitu behar.
Eta Euskararenko , urte berri on ?. Ez dakit , baina uste dut tokatuko zaiola eta tokatuko zaigula sufritzea.
Urte Berri on, norentzako ?

Idatzi artikulu bat