
Xabier San Sebastian.
Maiatzaren 14an. Larunbata.
Gaueko 11:00etan.
Iratxo Elkartean.
Xabi San Sebastian (Donostia 1967) ez da berria musikaren munduan. Prestakuntza sakonean eta aparteko talentuan oinarritu du bere ibilbide mamitsua.
Izotz taldeko kantari zein gitarra-jotzaile lanetan hasi zen, zazpi urtez taldeko gitarra eta ahotsen arduraduna izanik. Ondoren lau urtez Alboka taldean kantari aritu zen eta gero Marta Sebestyén kantari enblematikoarekin hainbat kantetan protagonismoa partekatu ahal izan zuen.
2004an bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen (Orai), non euskal kantu tradizionalaren ikuspegi garaikidea eta bizigarria erakutsi zuen. Telebistan ere aritua da Xabi San Sebastian eta 2006.ean ETBren EKO saioko irabazle izan zen Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantaren bertsio zoragarri batekin.
Bere estiloa pertsonala eta nahastezina da, ausarta eta jostaria; melodía atsegin eta beroen bidez, dotoreziaz eta gustu handiz berezko mundo bat moldatzen du, tonuak, tinbreak, akordeak, tentsioak eta indarrak, kantaren emozioaren zerbitzuan jarriz.
DISKOGRAFIA:
Orai - (2004
- NO CD Rekords)
Ospela (2009 -
ELKAR)
Antolatzaileak.
AIZPEA, EUSKARA TALDEA
IRATXO ELKARTEA

Idatzi artikulu bat