Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/12/29 13:20:59.731 GMT+1

ZORIONAK

Jakina denez, antzinako garaietan orakuluek natura aztertu ohi zuten etorkizuna aurreikusteko. Sua, ura, lur-hautsa edota animalia barruak ere aztertzen zituzten.

Besteak beste, txorien hegaldiak aztertu ohi zituzten, eta horrela, txori mota bi bereizten zuten: onak eta txarrak. Irakurketak iragarpen txarrak zekartzanean "txori txarrez" esaten zioten, zoritxarrez alegia; ostera, iragarpenak onak zirenean "txori onak", ZORIONAK, alegia.

Honekin guztiarekin ZORIONDU nahi zaituztegu Gabonak direla eta. Bizitzaren bidaia honetako egun eta gau guztietan "txori onek" nahi duzuen helmugaraino lagun diezazueten opa dizuegu.

Nork: aizpea.2010/12/29 13:20:59.731 GMT+1
Etiketak: zorionak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru