Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/24 01:21:56.720 GMT+2

Zorionak Pikurock!


Nerea Balda

Pikurockek X. edizioa du aurtengoa, zenbaki borobila, ospatzen den horietakoa. Ibilbide luzea egin du jaialdiak 2001. urtetik hona, musikazale, gazte edota, besterik gabe, parrandazaleen udazkeneko hitzordu ezinbestekoa bilakatu arte. Ospe hori lortzen lagunduko zuen,  zalantzarik gabe, puntako Euskal rock taldeak eszenatoki gainean ikusi eta entzun ahal izateak. Horiek izan dira, urtez urte, txaloak jaso dituztenak.

Ziur nago aurtengoan, beste behin, hala izango dela, horregatik musikariak bere lana egiten utzi eta hemendik eszenatoki atzera salto egin nahiko nuke, hor topatuko baititut benetako izarrak: parte hartzea, inplikazioa, talde-lana, ilusioa... Nekez betetzen dituelako horrelako jaialdi batek hamar urte halakorik gabe. Horregatik, eszenatoki honek mikrofonoa hartzeko ematen didan aukera baliatu nahi dut  “Zorionak zuri “ kantatzeko. Bai, zuri,  Pikurockek hamar urte betetzea posible egin duzun horri, ZORIONAK.

Nork: aizpea.2011/10/24 01:21:56.720 GMT+2
Etiketak: balda nerea eritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru