Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/04 11:32:23.765 GMT+1

Meroa tomate konfitatu eta lima karraskatsuarekin

Hemen berriz be, eta oraingo hontan pasadan pasadan astian esandakuakin jarraittuko dot. Hau da, pintxo bat nola sortzen den azalduko dotzuet pausoz pauso.

Pato arraindegira juan eta bertan zeuan arrain freskuena hartu zeban. Merua, pieza ederra. Kilo bateko buztana ekarri zeban tabernara, osea, bitxuak tamaina ederra eukiko zeban...

Ze ein leikegu pieza honekin?
Sushi moduan saltzeko onegixa, bueno egia esan karuegixa. Bale, orduan? eguneko plater bat bezala atarako dogu? eskeeee, jendeak apenas jaten ditu eguneko platerrak nahiago dittue pintxuak. Bueno orduan badakigu zer formatutan atarako dogun, PINTXO bat eingo dogu.

Meroa, arrain fresko goxo eta karua, nik orain arte sekula jan barikua, nola egin leikegu egun hontarako pintxua?

Nola jaten da hamen arraina, erreta, laban, piperradiakin tomatiakin, pil pilean edo saltsa berdian, baina mero bat ez dogu pil-pilean eingo ezta? EZ!

Arraina erreta egongo da, hori argi. Zer gehitukotzau, tomate apur bat, tomate konfitaua agian...Bale. Ados, guztiz ados, baina meroa hain fina eta biguna izanda eta tomatia bakarrik?zerbait gehixau bihar dogu pintxua osatzeko, bestela platera oso utzik geratzen da. Zerbait gehittu biharko dotzau , zerbait horrek gainera textura gogorrago bat behar dau.

Lima ondo geratzen jakola dino Patok, nik egia esan sukaldian ez dot sekula erabili, baina arrainari asko gehitzen dotza beti limoiak, beraz limak gehixau, dinot nik. Lima krokante bat egitea okurridu jakun.

Horretarako lima eta perexila txiki txiki egin ta mantekiliakin masa bat ein, masa berde-berde bat. Polita benetan! Labako plantxan bi plastikoren artian zabaldu eta labara, gogortu arte. Egia esan ez zan gogortzen eta eta eguerdiko ordu bata hurbiltzen hasita zekaun, krokanteak kriston lima gustua zekan eta pegau eitten jakun agora sartzen gendunian. Gehixau egosi bihar... baina ez dakau denborarik, bueno sopletia erabiliko dogu, horrela beste ikutu bat emangotzau. Baina halan da be, pegau, ta lima gustua fuerte... Nik ya ezin neban lima krokante gehixau probau, agua lima gustoz beteta nekan eta enpalagoso bihurtzen hasita zeuan.

Orduan heldu zan gure salbazinua, okiƱa etorri zan ta. Honek ogi desberdin pilo bat ekarri zittuan, olibadunak, zenteno, eneldo...
Eskerrak, zer erabili ogia baino hobeto arraina eta tomatearekin batera jateko. Noski pintxoaren izenburua publikoa zan "meroa tomate konfitatu eta lima karraskatsuarekin" beraz gure ogiak karraskatsua behar zuen izan eta gainera lima gustua euki behar zeban. 
Lima esperimento hori azkenian... basurara! Hori berori egiteko erabili genituen labako plantxetan erre zittuan Patok ogi zatitxuak, limak soltatu zuen koipiarekin batera.

Beraz pintxua gutxi gora behera bazeuan. Orain montatzia geratzen zan. Pintxuarendako Mero zatia hartu eta erre, gatz barik, gatza gero. Platerian tomatea jarri, mero zatixa eta ogi xigortua eskinatxo batian. Gatza! piminetarekin nahastautako gatza erabili ohi dau normalian baina larregikua zala begitandu jakun meroari gustua kentzen zotzalako pimienta zaporetxu hark. Gatz fina bota, probarako egindako bigarren, ez hirugarren pintxoari (lehenengoa lima krujientearekin izan zan) eta Prest!

Nork: itsaso.2010/02/04 11:32:23.765 GMT+1
Etiketak: pintxoak sorkuntza meroa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/13 13:16:07.426 GMT+1

Oishi

Izenagaitikan imajinauko zenduen, sukaldaritza japoniarrak pisu handia dakala taberna hontan. Sushia ez da sekula falta barran, kolore eta forma desberdinetakuak, arrain desberdinekin egindakuak, salmoia, perlita, atuna, sardina...
Hala ere, ondiok jendia ez da ausartzen gauza arraro hori jatera, badakizue, euskaldunak! Arraina pil-pilean, bai, baina gordinik... Gainera zelan jan bihar da hau, ta likido hori zetarako da? palilluak? Puffa ez da gauza fazila, batez ere txikiteruendako. Baina ohitzia da kontua, hala ere, lasai txikitero horietako bat bazara, sushia ez da dana, badago eta betiko gure janaria, karrileria, foie, tigria, hori bai danak du toke berritzaile bat.

Nondik hasi baina... nola egituratu blog hau. 
Oishiko sukaldean extranjis sartuta Pato sukaldari trebearekin berbetan nenbilen, blogean  idaztea gustatuko jatala esanez, bere burua prest aurkeztu zeban neri blogakin laguntzeko. Lana nola egiten duen ikustera juateko eta  pintxoak prestatzen dituen bitartean txatxaran egon leikegula esan zoztan. Ideia bikaina, horrela sukalde horretan bizi eta ikasitakoak kontau ahal izango dittut.

Esan eta egin, hurrengo egunean goizeko 11etan (berandu xamar) Oishiko sukaldean neuan, esperimentatzeko prest, ni "conejillo de indias" perfektua naiz, dena gustazen jata ta. Esperimentatzen hasteko ordua da, pintxo berri bat asmatu behar da...

Nork: itsaso.2010/01/13 13:16:07.426 GMT+1
Etiketak: pintxoak berezia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/01/08 11:56:56.863 GMT+1

Orain serio!

Kaixo lagunok! Hemen hasten naiz berriro, nire ametsa egia bihurtuko duen blog hau bigarrenez martxan jartzen, ia serio hartzen doten oinguan, ze bestela ezingo da sekula amets hori bete. Oraingo honetan baina, badakit zein izango dan "eguneroko" honen zentzua. Pintxoen munduan zentratuko naiz, asko dago hemen esploratzeko eta. Gainera kontaktuak eta dana dittut, beraz aprobetxau ein bihar! Pasadan urtian Eibarko pintxo lehiaketako epaimahakide izan nintzan gainera, oso esperientzia polita, hurrengo baten kontatuko dizkizuet bertako abenturak. Urte hasi berri honetan berriz Eibarren zabaldu berri dan pintxo berezien taberna bati buruz idatziko dizuet, bai, Oishi. Sukaldaria ezagutzen dudala aprobetxatuz, sukalderaino sartu eta bertako sekretutxoak kontatuko dizkizuet, dana ez, noski! Ea ba, on egin!

Nork: itsaso.2010/01/08 11:56:56.863 GMT+1
Etiketak: janaria oishi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 10:08:43.409 GMT+1

Amaaa, gourmet izan nahi dut!!

Kaixo Izagirre naiz, Itsaso Izagirre. Gogoratu izen hau, egunen baten Gourmet ezagun bat izatera iritsiko naiz eta.
Betidanik pentsatu izan dut nire bizitzako lana janari kritikoa izatea zela. Zergatik? Jatea asko gustatzen zaidalako, asko...asko ez! nire hobbierik handiena da. Eta kritikoa, baaaa zer esango dut horren kontura, kritikatzea ere gustatzen zait ez janaria gustatzen zaidan moduan, baina... nori ez zaio gustatzen ba?
Aspaldi da, lagunak ere niretzako lan ideala Gourmet izatea zela esaten hasi zitzaizkidala, eta orain dela denboratxo bat lagun batek, blog batean nire iritziak botatzen hastea  mundu horretan atetxo bat zabaltzeko bidea izan zitekeela esan zidan.
Ta hemen nago orain, nire etorkizunari ate hori zabaldu nahian.

Nork: itsaso.2008/02/28 10:08:43.409 GMT+1
Etiketak: janaria kritikak sarrera aurkezpena | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)