Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/14 11:47:00.306 GMT+2

JAIAK BETIKO

Pasa den igandean, irailak 10, Basauriko jaietaren kuadrilak kalera atera ziren protesta bat egitera.

Basauriko jaiak, denok dakigunez, munduko onenak dira, giro berezia edukitzeagatik. Hamabost kuadrila ofiziala daude, bakoitzak arropa desberdina jantzi eta lonja edo txozna bat irekitzen du. Normalean lonjak oso prestatuta daude, urtero apainketa aldatzen da eta kuadrilek gai desberdinak aukeratzen dute.

Ohitura hau hasi zenean, herriko jendeak txoznak jartzeko lonjak uzten zizkien kuadrilei; jaietan ondo pasatzea dirua irabaztea baino askoz importanteagoa zen eta. Poliki poliki jabeak kobratzen hasi ziren, itzi zeukaten lonja horrek dirua emateko aukera ona zen eta.

Honela iritzi gara gaurko egoeraino. Lonja txiki, zikina eta prestatu gabe batengatik 3.000€ eskatzeraino heldu da. Seguruoa, argia, ura, garbiketa, konponketak... apartez, noski. Hilabete bat baino ez da alokatzen, eta jabeek lonjak zeuden baino askoz hobeto jasotzen  dute (garbi, margoztuta, pertsiana berri bat jarrita, atea konponduta...).

Horrexegatik, Herriko Taldeak eta kuadrilek jendeari egoera hau jakinarazi nahi diote, ea hain polita den ohitura hau betiko irauten den.

Izango ahal da!!

Nork: itsaspepinoak.2006/09/14 11:47:00.306 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jendeak beti nahi izaten probetxu atera. Ziur lonja asko dagoela, begiratu bestereen batean, gauza errazak edonork egin ditzake, baina Basaurikoak ez dira edonor!!!

Nork: 4.2006/09/22 14:55:44.813 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.