Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/06 19:50:28.895 GMT+1

Aurkituko dituzun testuei buruz

Hemen jartzen joango naizen testuei buruz idaztea beharrezkoa iruditu zait, batez ere blogak-en ikusi ditudan blog guztiak euskara erabiltzen dutelako. Azaldu nahi dudana zera da: jarriko ditudan testu gehienak gazteleraz idatzirik egongo dira. Hau nik hizkuntza horretan idazteko erraztasun gehiago dudalako da, nahiz eta nire ama hizkuntza euskara izan, hitzak aukeratzerako orduan, hitz egokiagoak aurkitzen baititut hizkuntza horretan. Nik idatzitakoak ez diren testuak ipintzen baditut, gehienak gazteleraz izatearen arrazoia hizkuntza horretan euskaraz baino testu gehiago aurkitzen ditudala da. Hala ere, saiatuko naiz ahalik eta euskarazko testu gehien ipintzen, eta denborarekin, euskaraz idazten hasteko gai izatera iritsiko naiz, galdu ditudan hitzak berriz aurkitzen baditut behintzat.

Nork: itzalitb.2007/12/06 19:50:28.895 GMT+1
Etiketak: testuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru