Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/05 15:37:23.161 GMT+2

Zumetaren Gernika

zerutik zintzilik diraute

mina

heriotza

gorrotoa


nora doaz


odolaren eztandaz zipriztindurik

koloreetan amiltzen dira

heriotz hutsalez nekaturik dagoen

esku ahurrera
 

nora doaz


deiadar urrunak

oihartzun intziriak

begiratzeko grina duten soak

itsutzen direnak

bihotz zauritu izan nahi dutenak

eta direnak

maitasun eroak

hilezkortasun aukeratua


bizitza bera


nora doa


Ixiar Rozas, 2001


boomp3.com

Nork: itzi.2008/06/05 15:37:23.161 GMT+2
Etiketak: poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 19:41:57.973 GMT+2

LAraLA

gose

Apa, andra. Salda bada?
Ba atara bat.
Marka ta gara daramatzat
bakarka, banaka, banan banan.
Atlas bat, mapa bakarra al da?
Zalantzak dakar gatazka.
Ta hala bazan,
sartzan bada kalabazan.

Lasa ta Zabala, G.A.L.ak akabata.
Anagrama arnasa zan.
Ardantzatarrak laranja saltsan,
maskarada ta patxarana.
Tafallan fatxak zarataka
ta Sakanan kar kar, algaraka.
Ta hala bazan,
sartzan bada kalabazan.

Lara la ra lara la ra....
Ta Alaska han dantzan
fan zan hamarkadan...

Sakanan, La Habanan, Bagdad ta Panaman
balak zarataka.
Ramalah, Granada, Manhattan, Salamanka,
armak danbaka, hankak dardarka.
Araban bat, Saharan hamar.
Dana bat bakarra al da?
Ta hala bazan,
sartzan bada kalabazan.

Kamara flashak lan da lan,
bagats andana saltsa-maltsan.
Arrakastan malda, aldapa latza,
adarrak plazara atarata.
Amamak marmarka zalapartaka,
andra zaharrak bla bla bla...
Ta hala bazan,
sartzan bada kalabazan.

Lara la ra lara la ra....
Sakana, Panama, La Habana
Lara la ra lara la ra....
sagarra-manzana, labana-navaja
Lara la ra lara la ra....
Canada, Granada, Sahara
Ta hala bazan,
sartzan bada kalabazan.

Lara la ra lara la ra....
Manhattan, Ramalah
Lara la ra lara la ra....
gaba latza, laztana
Lara la ra lara la ra....
aska ta kanta zan!
Ta hala bazan,
sartzan bada kalabazan.

Nork: itzi.2008/06/04 19:41:57.973 GMT+2
Etiketak: gose | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 19:12:48.001 GMT+2

Turkey

turkey

The writing I am going to do is based on the class work I did. Turkey is a European country but it is not member of the European Union. I am going to talk about different aspects of this country, such as geography, demography, economy, culture and language.

Turkey is made up of 81 provinces and these provinces are divided between Asia (97%) and Europe (3%), and the capital is Ankara. Turkey is encircled by three seas: Aegean, Black and Mediterranean Sea. The most of the population is Turkish (75-90%) and the majority is Muslim. Turkey has also become a destination for numerous immigrants, generally from the former Soviet Bloc countries.

The currency of Turkey is the “New Turkish Lira” and the most important natural recourses are different minerals produced in the country.

In terms of music the most important types are the traditional local music, the contemporary classical Turkish music and the pop music. The most important types of food are the street food (kebabs), the iskembe joints (a type of soup) and the fish. In terms of sports the most practiced in Turkey are sailing, scuba diving, fishing, football and skiing. And the 80% of people in Turkey follow the Sunni branch of the Islamic religion.

The forth area to consider is the language. The Turkish language belongs to the Altay branch of the Ural-Altay linguistic family and it is spoken by 65-73 million people.

All things considered, I feel that Turkey has many interesting characteristics, and even the globalization grows up I hope that the Turkish culture keeps going its importance.

Nork: itzi.2008/06/04 19:12:48.001 GMT+2
Etiketak: union european | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 15:58:32.325 GMT+2

Mendeberri proiektuaren aurkezpena

Hona hemen Trikitilariak taldeak Mendeberri proiekturako erabili duen aurkezpena:



Nork: itzi.2008/06/04 15:58:32.325 GMT+2
Etiketak: aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 18:46:12.445 GMT+2

Blogak

images

Ehundaka blogen artean honako bost hauek aukeratu ditut:

 
Euskararen Jatorriaren Bloga da lehena; oso gai interesgarria jorratzen duelako aukeratu dut, asko ikas dezakegula iruditzen zait.

 Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga da bigarrena; egun ahoz-aho dabilen gai oso garrantzitsua iruditzen zaidalako aukeratu dut.

 letren laberintoan da aukeratu dudan hirugarren bloga; Euskal Filologiako ikasle batena da eta oso artikulu politak iruditu zaizkit, txukunak.

 Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea da laugarrena; kausa on bat helburutzat duen talde baten bloga da, hau ere interesgarria iruditu zait, egunkarietan gai honen inguruan argitaratutako hainbat artikulu irakur daitezke.

 Sanjuandegiko Festa Batzordea da azkena; informazioaren negozioa jasaten ari den bilakaera dela eta, oso egokia iruditzen zait festa batzorde batek bloga izatea. Herritarrak (eta ingurukoak) modu erraz batean informaturik egoteko modua baita.

Nork: itzi.2008/06/02 18:46:12.445 GMT+2
Etiketak: euskara blogak aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 19:03:24.960 GMT+2

No decir no es mentir - T. argumentativo

autobiografiak

Está de moda en esta sociedad tan morbosa en la que vivimos: la autobiografía. Ha sido uno de los géneros que más polémica ha provocado en los últimos años. Parece que nos fiamos más de lo que dicen los escritores que escriben biografías, y no de los que escriben autobiografías. El problema o la causa de esta desconfianza se debe a que no cuentan todo sobre su vida; es decir, relatan lo más importante pero teniendo siempre en cuenta lo que les conviene y lo que no. Esto no quiere decir que estén mintiendo.

La lectura de una autobiografía no se puede comparar con la de una novela o narración. Porque lo que el lector busca (si conoce al personaje) es que haya una coherencia entre lo que sabe sobre el personaje antes de leer y después de leerla, aunque sabemos que podamos tener todo tipo de sorpresas.

Algunos autores escriben su propia biografía con ánimo de lucro; es decir, lo que más les interesa es el beneficio económico máximo, dejando al margen la dignidad personal. Otros autores, en cambio, han tenido un peso social importante aportando sus vivencias personales, culturales, artísticas…, sin pensar en las ganancias económicas que puedan obtener.

Por muy sinceras que parezcan todas las autobiografías, sabemos que no nos pueden contar todo, aunque intencionadamente no nos estén mintiendo, nos pueden ocultar parte de la verdad.

Nork: itzi.2008/06/01 19:03:24.960 GMT+2
Etiketak: autobiografías | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 13:40:25.554 GMT+2

Hazi - Time to learn

Ingeleseko ikasgaian egin dudan azken lanaren izenburua:  Can we live without the Internet? Gai honen inguruan ere bada nahikoa eztabaida, baina gehiengoaren erantzuna ezezkoa izango da ziur aski. Egungo gizartean ez dugu ezertarako astirik, erlojuaren kontrako proba da bizitza. Egin beharreko guztia ahalik eta denbora laburrenean egitea eskatzen diogu geure buruari, eta egiteko horien artean norbere burua informatzea ere badago. Baina nork du, edo hartzen du, egunkaria (paperekoa) lasai irakurtzeko beta? Jubilatuak, agian?

Kazetaritza digital arrakastatsuan dena teknologia ez den arren, komunikazioan lanean dihardutenek ezinbestekoa dute teknologia berriaren (blogak, podcastak, audioa, bideoak…) erabilera ongi menderatzea, eta baita talde lanean aritzeko gaitasuna izatea ere. Egunkarien salmentak nabarmen egin du behera urte gutxian, argi dago informazioaren negozioa beste aldi batean sartzen ari dela, eta komunikazioan lan egin nahi duenak garai berrira ohitzea, edo moldatzea, besterik ez duela.

2 400 lanpostu galduak, eta egunkari bat baino gehiago (The Cincinnati Post eta The Alburquerque Tribune, besteak beste) itxi egin behar izan dituzte. Baina honek harritu egiten al gaitu? Nahikoa da ingurura begiratzea geroz eta jende gehiago Internet bidez informatzen denaz konturatzeko. Informazioaren negozioarekin batera aldatu beharko gara gu ere.

periodicos

Nork: itzi.2008/06/01 13:40:25.554 GMT+2
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 13:28:04.357 GMT+2

zuretzat

Lehen  ere asko kostatu zitzaidan zure oroitzapena uxatzea,
baina orain berriro zure sorginkeriak harrapatu nau.
Eta ezin nahiz egon,
zure beharra dut.
Ezinegonak goitik bera preso hartu nau,
Eta ez dakit zer egin,
oihukatu, negar ala barre.
Ez dakizu ondo zer den norbaiten falta sumatzea,
hainbeste denbora zu gabe, amaiezina egiten zait.
Segunduak ordu bilakatzen zaizkit,
egunak hilabete
eta urteak berriz mende.
Hau jasangaitza da,
baina ezin dut itxaropena galdu,
orain ez behintzat,
nere barrua ilusioz bete duzunean.
 Baina zergatik egiten didazu hau?
Zu ez zara konturatzen,
ez duzu nahita egiten
baina nerekin jolasean ari zara
eta ni, sentimenduekiko hain ahula naizenez,
behin eta berriz erortzen naiz zure armiarma sarean.
Hala agian, konturatzen zara sentiarazten didazun kilikaduraz ,
eta horretaz aprobetxatzen zara ni zuri loturik mantentzeko.
Egia esan berdin zait,
erabil nazazu nahi izanez gero,
Zurekin nagoen uneetan ez baita beste ezer existitzen niretzat,
zu eta ni besterik ez.
Jakingo bazenu, gure begiradak gurutzatzean sentitzen dudana,
 gure gorputzak gerturatzean nabarizten dudan hotzikara,
gure ezpainak elkartzean ikusten dudan paradisua...
Bertan dena da ederra eta xarmanta,
mundu ideala,
zu, ni eta beste ezer ez.
Baina orain erantzun bat behar dut.
Zer da nerekin egin nahi duzuna?
Argitu itzazu nire dudak,
eta bide batez zureak.
Esan pentsatzen duzuna,
 eta gure harremanari bukaera ematea erabaki ezkero,
zin iezadazu zeure bihotzean eramango nauzula
eta beste mundu batean elkartuko garela.
 Bestela, nere barneko bakardade honen ametsak infernura garraiatuko nau.
Zu zarelako gauero loa eragozten didaten pentsamenduen protagonista,
eta azkenik lo hartzen dudanean, nere ametsetako zaindaria,
eta egunez, nere burutapen guztien ardatza.
Ezingo nuke jasan zugandik urrun denbora gehiago igarotzea,
zu gabe, nere bizitzak ez duelako etorkizunik
eta batez ere, zu zarelako, nere bizitzak zentzua edukitzearen arduraduna.

Nork: itzi.2008/06/01 13:28:04.357 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 13:19:06.040 GMT+2

Generación del 27 - T.expositivo

generación del 27

En realidad, la llamada generación del 27 no fue un grupo muy homogéneo. Por ejemplo, los poetas del Neo popularismo o neo popularistas, Rafael Alberti y Federico García Lorca,  intentan acercarse a la poesía de Gil Vicente y del Romancero, buscando fuentes populares. Algo de ello hay también en la aproximación que hizo Gerardo Diego, después de su etapa Creacionista, a la lírica de Félix Lope de Vega gracias a la edición que hizo en ese tiempo José Fernández Montesinos.

Por otra parte, hay dos catedráticos de Filología hispánica que comparten intereses comunes; su poesía  es fundamentalmente afirmativa y optimista; se trata de Jorge Guillén, y está marcada por la poesía pura a lo Paul Valéry y formada por cinco libros (Cántico, Clamor, Homenaje, ...Y otros poemas y Final) y Pedro Salinas, el gran poeta del amor del 27.

El grupo surrealista está más nutrido, pero destaca especialmente el premio nobel Vicente Aleixandre, seguramente el más original, ya que, según Cernuda, "su verso no se parece a nada". Sin embargo, hubo otros poetas del 27 que notaron el impacto surrealista y que poseen etapas en su evolución marcadas por esta estética: Rafael Alberti, por ejemplo, compuso la última sección de Sobre los ángeles y Sermones y moradas y Federico García Lorca asimiló su impacto en Llanto por Ignacio Sánchez Mejías, Poeta en Nueva York y los Sonetos del amor oscuro.

Nork: itzi.2008/06/01 13:19:06.040 GMT+2
Etiketak: alberti hinojosa lorca cernuda garcía | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 12:36:45.654 GMT+2

Wifia ikasgelan

wifi

Geroz eta fakultate gehiagotan ari dira jartzen Wifia; baina ekarri ditu, honek ere, hainbat arazo edo eztabaida. Batzuek diote egokia (edo baliagarria) dela, klaseko ariketak, lanak, egiteko, informazioa eskura baituzu; baina zer gertatzen da jokatzen nahiz lagunekin komunikatzen aritzen diren ikasleekin?

Unibertsitatera joaterako helduak gara, Nortasun Agiri Nazionalaren arabera bai behintzat, eta leku bakoitzean behar den jarrera izaten jakin beharko genukeela suposatzen da; baina, zorionez edo zoritxarrez, errealitatean ez da hori gertatzen.

Klasean Wifia jartzeak izango lituzkeen ondorioetako batzuk, beraz, ikasleak Internet bezalako informazio-iturri bat aprobetxatzea, edota irakasleari jaramonik egin ez eta bere kasa ibiltzea fotolog, blog edo youtuben denbora-pasa ibiltzea lirateke. Klasean irakasleak emandako argibide edo azalpenak  eta lanak egiteko denbora aprobetxatzea norberaren esku dago; bakoitzak jakingo du zer egin. Horregatik esango dut ikasgelan  Wifia ipintzea oso egokia iruditzen zaidala; erabilera desegokia dela ikasle batzuen aldetik? Beraientzat kalte. Baina ez dezatela esan ez dutela irakaslearen azalpena ulertu, behar ez den bezala ibili badira.

Nork: itzi.2008/06/01 12:36:45.654 GMT+2
Etiketak: wifi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)