Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/14 23:26:04.330 GMT+2

Gazte eta aske irabazi arte!!

Gogoratzen zelako parrandak botatzen genituen? Ba lasai egon, hemen zure zain gaude, ez gara zutaz ahanzten. Zu askatu arte borrokan jarraituko dugu, gazte eta aske irabazi arte!!! Besarkada erraldoi bat Iosu!!! Eutsi gogor!!!

 

1173699709_f 

 

Zuregarik Iosu!!

Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako nola itsasoari mugak jartzea hala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.

Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabaritu dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.

Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako hormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu, eta ziur gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko direla. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.

Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat guretzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu, Iosu!

 

 

Iosu, Ezkerra eta besteak askatu!!

Nork: ZuritoBi.2008/05/14 23:26:04.330 GMT+2
Etiketak: kalera iosu askatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/14 23:18:11.576 GMT+2

Gogoeta bat

Batzuetan idazten hasi eta honelako gauzatxoak idazten ditut...Argazkia: Tallinneko egonaldian

 

oinak izoztuta

 

 

Ostirala da. Ostiral gaua. Gauerdia pasatxo. Dagoeneko, etxean nago. Arraroa. Tenprano ailegatu naiz. Eguraldiak nire parrandarako gogoa zapuztu du.


Euria ari du. Gogotik ari du. Euriak tristetu nau. Munduko amets eta ilusio guztien azken itxaropen puskak izango balira. Euriak negarra adierazten duela diote. Horixe baita negarra, barrukoa askatu nahi eta ezin gaudenean kanporatzen ditugun euri tantak.


Itxaropena, ordea, karriketan geratzen diren putzu bakartiarrak izango da. Baina, meteorologiaren legeei men eginez gero, itxaropen hori eguzkiak aurpegia ematen duenean joango da. Ez itxaropena urtzen delako, baizik eta, eguzkiaren argitasunarekin itxaropen berriak sortzen direlako.

Zuriñe Etxeberria

Nork: ZuritoBi.2008/05/14 23:18:11.576 GMT+2
Etiketak: hausnarketa inspirazioa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/05/14 23:02:27.751 GMT+2

Boulder Liga 2008

23-01-08_cartelBoulder08p

 

 

Gasteizko eskalada zentroek 2002an Boulder Liga bat antolatzea erabaki zuten. Helburua, eskalada praktika hau sustatzea zen. Nahiz eta Gasteizetik abiatutako ekimena izan, liga Euskal Herriko hainbat txokotara zabaldu da urte hauetan lortzen ari den arrakasta dela eta. Ehunka partehartzaile animatzen dira urtero, espezialistak zein maila herrikoetakoak.

 

Aurten, lehenengo proba otsailaren 2an izan zen Estadioko rokodromoan. Ondorengo probak hauexek izan ziren:


-Otsailaren 16a K2 gimnasioa (Gasteiz)
-Martxoaren 1a Amurrio
-Martxoaren 15a Durango
-Apirilaren 5a Oñati
-Apirilaren 12a Hegoalde gizarte etxea (Gasteiz)

 

Azpimarratu behar dugu liga honek herri izaera nahi duela izan eta halaxe izaten da, horren islada probaz proba sorteen den giro aparta. Katuoinak duen webguneak boulder ligako bideo pare bat da ikus ditzakegu.

 

Bost proba entretenigarriren ostean, hauexek izan ziren lortutako emaitzak:

 

18 urte azpikoen neskak

1º Maialen Martínez de Marigorta
2º Miriam Mulas
3º Nahia Bizkaino

18 urte azpikoen mutilak

1º Iosu Viejo
2º Mikel Velasco
3º Iñaki Viejo

Nesken maila herrikoia

1º Ainara Aramaio
2º Zuriñe Etxeberria
3º Estitxu Miguel

Mutilen maila herrikoia

1º Xabat Lasarte
2º Iñaki Arantzamendi
3º Alexander Duran

Nesken elitea

1º Garbiñe Uriarte
2º Marian Márquez
3º Maite Segurola

Mutilen elitea

1º Juanjo Esnaola
2º Dani Perez
3º Xabin Ulazia

 

Hurrengo urtera arte!!!

Nork: ZuritoBi.2008/05/14 23:02:27.751 GMT+2
Etiketak: eskalada liga txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/14 22:42:52.595 GMT+2

Sutan gaude

Bai, bai...Sutan gaude. Arrasate irratiko magazinarik hoberena, bertan, gazteok egina eta gazteontzako gaiei buruz hitz egingo dugu. Albisteak, musika albisteak, sukaldaritza, sexologia aholkuak, debateak eta hainbat eta hainbat mintzagai gehiago.

Lehen esan dugun moduan, gazteok egina eta gazteontzako. Ainhoa Vitoria aurkezleak, Oizeder Mayok sexologa, Eider Martinezez sukaldaria, Ander Gaztelu modan adituak eta Zuriñe Etxeberria albistegiaren arduradunak osatzen dugu magazina. Tekniko lanak ekipo osoaren artean burutzen ditugu, mikrofonoaren aurrean ez gaudenean ez pentsa lanean ez gabiltzala, tekniko lanetan ari baikara.

Eskoriatzako unibertsitatean grabatutako lehengo saioaren arrakastaren ondoren, gure bigarren debut-a egingo ote dugun edo ez erabaki gabe dago. Bigarren saioa egin arte estreinaldiarekin konformatu beharko zarete entzule maiteok eta horrexegatik blogan saioa zintzilikatu dugu. Beraz, ez izan lotsarik eta entzun!

 

boomp3.com

 

Hurrena arte!!

 

Nork: ZuritoBi.2008/05/14 22:42:52.595 GMT+2
Etiketak: irratigintza magazina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 14:46:55.348 GMT+2

Audacity-tik Izar Gorrira

Gaurkoan, audacity-n grabazio bat egin dugu eta mp3 gisan esportatu ondoren podcast bat sortu dugu booMP3 programaren laguntzaz. Entzungai daukazue:

boomp3.com

Rage against the machine taldearen Sleep now in the fire abestiarekin bildutako Hala Bedi irratiko berria.

Gozatu!

Nork: ZuritoBi.2008/05/08 14:46:55.348 GMT+2
Etiketak: ariketa klaseko mp3 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 14:49:37.763 GMT+2

Aste Santuko oporrak

P1000140





Motzak! Oporrak betiko lez motzak izan dira! Lehenengo astea lanean ibili nintzen, tabernan, beraz, ezin izan nuen Gazte Topagunera joan…Hurrengora fijo baietz! Bigarren astea askoz hobeagoa izan zen. Gasteiz elurtuta utzi eta hondartzarako bidea hartu genuen Mikelek eta biok. Jomuga: Peñiscola.



Peñiscola map


Primeran egon ginen bertan apartamentuan, ez da aurreneko aldia ezta azkena izan ere…abuztua gertu dago! Jeje

Gasteiza buelta gogorragoa izan zen, batetik oporrak bukatzen zirelako eta bestetik, goizeko 6.30tan genuen autobusa galdu genuelako…

Nork: ZuritoBi.2008/04/03 14:49:37.763 GMT+2
Etiketak: santua oporrak aste hondartza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 14:26:35.080 GMT+2

Google Calendar

Gaur probak egin ditugu google calendar-ekin eta hauxe da sortu duguna:



Nork: ZuritoBi.2008/04/03 14:26:35.080 GMT+2
Etiketak: 2 web google 0 egutegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/13 14:49:38.711 GMT+1

Tagzania

Gaurko klasean Tagzanian inguruan izan da, satelitearen argazkien bidez hainbat leku topatzeko aukera izan dugu. Hala nola, Gasteizko gaztetxea.





gasteizko gaztetxea map

Nork: ZuritoBi.2008/03/13 14:49:38.711 GMT+1
Etiketak: tagzania mapak bideak puntuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/09 18:17:04.351 GMT+1

Erein gabe nekez jasotzen da uzta

 

2008ko martxoaren 6 eta 7an Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean “Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatisbimoa”-ren inguruko lehenengo biltzarra ospatu egin zen. Bi egun hauetan globalizazio neoliberalaren barruko desafioak eta proposamenak aztertu egin ziren. Biltzarreko parte hartzaileak munduan barreneko adituak izan genituen: Kanada, Argentina, Kolonbia, Brasil eta baita Euskal Herriko gonbidatuak.

 

José Luis Coraggio Argentinako irakasle eta ikertzaileak ireki zuen hitzaldien txanda “La otra economia. Potencialidades y retos” berbaldiarekin. Coraggio-ren esanetan beste ekonomia, politika, gizarte, kulturaren...bila joan behar dugu. Beste mundu baten bila, alegia. Erreakzionatzeko, esperimentatzeko, ikasteko eta gogoeta egiteko garaian gaude. Zapatistek esaten duten lez, irakasle argentinarrak “una economia que quepamos todos” eskatu zuen.

 

Hiru hitzaldi gehiago izan ziren ostegunean Paul Singer (Brasil), Marie Bouchard(Kanada) eta Jon Sarasua eta Adrian Zelaiaren eskutik. Ondoren, “Mercado, Estado e Iniciativa social” eztabaidarekin bukatu zen eguna.

 

Martxoaren 7an, ostiralean, beste lau hitzaldi egon ziren, Luis Razeto (Txile), José Gómez, Natalia Quiroga (Colonbia), Eneritz Pagalday eta Leire Ugarteren eskutik.  

 

Gehien gustatu zitzaidan hitzaldia Natalia Quiroga Kolonbiako unibertsitateko ekonomialariaren eskutik etorri zen. Kolonbiarrak ekonomia feminista eta ekonomia sozialaz jardun zuen. Hil egiten gaituen ekonomia hau zelan onartzen dugun galdetu egin zuen. Eta ahaztuko ez dudan gogoeta egin zuen Quiroga-k, emakumea mundu laboralean sartzearen kontu honekin guztiarekin ziria sartzen ari digute, emakumeak lanbideak ikasteko kurtsoak antolatzen dituzte, baina zergatik ez dituzte gizonak etxeko lanak ikas dezaten kurtsorik antolatzen?

 

Nork: ZuritoBi.2008/03/09 18:17:04.351 GMT+1
Etiketak: biltzarra huhezi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 17:24:24.696 GMT+1

Firefox: zergatik ez?

 Mozilla Firefox Euskaraz Jaitsi

 

Azken urteotan Interneteko erabiltzaile asko eta asko izan dira nabigatzeko orduan Firefox erabiltzea erabaki dutenak. Firefox web nabigatzaile librea da eta hizkuntza askotan eskuratu daiteke, euskaraz ere badago.

 

Hainbat jenderen testigantzak irakurri ostean, gutxi gora behera denek bat egiten dute nabigatzaile honek abantailak besterik ez duela. Elkarrizketatuen artean, Gari Araolaza (CodeSyntax), Asier Irizar (Huhezi), Igor Leturia (Elhuyar), Luistxo Fernandez (CodeSyntax)...Abantailarik nagusienak hauexek dira:

 

  • Euskaraz!
  • Egunero hobetzen doa, egunero jende gehiagok erabiltzen baitute
  • Pertsonalizatzeko aukera erraza
  • Fitxen bidez nabigatzeko aukera, erraza eta ordenatua
  • Bilatzaile integratuei esker informazioa bilatzeko aukera paregabea
  • Pop-up leihoak blokeatzen ditu
  • Software librea da eta atzetik duen filosofia
  •     ...

Nork: ZuritoBi.2008/03/04 17:24:24.696 GMT+1
Etiketak: ariketa librea software iritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)