Azkenean bai, azkenean baietz esan dute Valenciak eta Del Hornok. Poztu egin naiz. Del Horno ez da orain dela 3-4 denboraldikoa, baina lesioak ondo gainditzen baditu, uste dut oso jokalari garrantzitsua izan daitekeela aurten.
Koikili pixkat "berde" ikusi dut. Entrenamendu batean ikusi nuen, eta Etxeberriak nahi zuena egin zuen berekin. Aurreko igandeko partiduan ere flojo ibili zen. Minutuak izan ditzake aurten, baina ez dut uste Athleticen lateral titularra izateko modukoa denik. Poztuko nintzateke, baina ez dut uste.
Tira. Del Horno edo Koikili izan, gutxienez Casas baztertzea lortu dugu, azken urteotan Athleticean jokatu duen jokalaririk txarrenetakoa.
PD: Gainera, Yestek ere berreskuratu egin du juergak egiteko laguna; ea bere futbol alaia ere itzultzen den.
2007/08/31 22:03:01.919 GMT+2
Del Horno heldu da.
Nork: Izarren liga.2007/08/31 22:03:01.919 GMT+2
Etiketak:
athletic
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat