Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/04 23:32:29.280 GMT+1

Jardunaldi zoragarria

Sekulako jardunaldia izan dugu. Golak, jokaldi ikusgarriak, partidu biziak, ezustekoak... eta Athleticek irabazi. Ez da gutxi.

Izen eta izar batzuk:
  • Real Madridek galdu eta haserre. Zerutik gertu zebiltzan azkenaldian eta ez zaie batere gustatu galtzea. Jokalari, direktibo eta entrenatzailearen hitzak, penagarriak; atzoko jokoa bezain txarrak.
  • Atletico Madridek ere galdu. Ez du ardura. Uste dut aurtengo sorpresa izango direla. Ez ditut ulertzen Agirrek jaso dituen kritikak. Denboraldi bikaina egiten ari dira eta talde indartsu bezain ikusgarria daukate. Baietz Champios-erako sailkatu.
  • Beste faboritoak ondo: Barça, Villarreal, Sevilla eta Valentzia. Aurtengo ligak maila bikaina dauka.
  • Athleticek primerako emaitza lortu du; behar-beharrezko zeukana. Partidu txukuna egin du, San Mamesen irabaztea lortu, zaletuak pozik, eta jokalariak ere lasaiago arituko dira. Beheko zulotik hur-hurrean daude, baina dagoeneko 9 talde ditu atzetik. Etxeko azken partidu bietan ere irabazteko aukera izan zuen (Almeria eta Beti) baina ezin. Gaurkoan bai.
  • Izen batzuk: Ronaldinho itzuli da, gaur gol bi. Nihatek garaipena eman dio Villarreali. Koikili gustatu zait; Del Hornok tokirik bai?
  • Bigarren mailara jaisteko nire hautagaiak: Levante eta Recre. Osasuna, Murtzia eta Getafe ere... ez dira urrun ibiliko. Valladolid ere makal dabil, baina gaurko garaipenak lagundu egingo die. Erasoko futbola aukeratu du Mendilibarrek eta ea zorte pixkat daukan.

Nork: Izarren liga.2007/11/04 23:32:29.280 GMT+1
Etiketak: athletic jardunaldia liga | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ikusi duzu zein den Txinan jarraitzaileen peña duen lehen euskal taldea, ezta?

Eibar! zein bada :-)

Albistea hemen

Nork: Eneko .2007/11/05 09:14:14.182 GMT+1
www.eibar.org

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru