Guztia ahazten duzuenontzat asmakizun paregabe batekin nator gaurko honetan: Google Calendar!
Urtebetetzeak, azterketa datak, jaiak... gogoratzeko aukera duzu programa honekin. Ezin izango duzu gehiago esan zerbait ahaztu duzula...ez duzu aitzakiarik!
Alarma eta alarmaren errepikapena zuk programatzeko aukera duzu, zerbait garrantzitsua denborarekin abisatzeko.
Beraz, buru non duzuen ez dakizuenontzat, hau da zuen aukera, erabili ezazue Google Calendar!
Rodrigo Rosenberg hil baino lehen grabatu zuen bideoa buelta eman du munduari. "Bideo hau ikusten ari bazarete, hilda egongo naizenaren seinalea da" izan ziren bere hitzetako batzuk.
Abokatua zen eta kasu garrantzitsu batean murgilduta zegoen. Baina, kasuko beste askok bezala, hilda bukatu zuen, Maiatzaren 10ean. Bideoan esaten duenez, Guatemalako presidentea, bere emaztea eta idazkaria dira hilketaren egileak.
Egoera honen aurrean justizia lortzeko, Jean Fernando Anleu Banrural bankuari boikot bat egitea proposatu zuen Twitterraren bitartez. Hori dela eta, atxilotu egin zuten. Milaka twitterlari dirua bidaltzen ari dira Anleu laguntzeko eta fidantza ordaintzeko.
Beraz, argi dago, justizia ez dela batere justua; boterearen eta diruaren menpe baitago. “Hiltzaileak” libre egotea, “twitterlaria” preso zegoen bitartean justua al zen? Non gelditzen da adierazpen askatasuna? Zenbateraino gure iritzia garrantzitsua da?
Ez nuen Tagzania ezagutzen. Baina, atzo zertarako bailo duen azaldu ziguten eta arrigarria iruditu zitzaidan bakoitza bere ordenagailutik edozein toki eta eraikin ikusteko aukera izatea!
Horregaitiki, gaurko hoentan nire etxea erakutziko dizuet. Bai. Ondo irakurri duzue, nire etxea!
Berriro ere, Web 2.0 ikasgaian bidalitako lanekin nator zuentzat. Duela egun batzuk, Goienako zuzendaria den Iban Aranzabal izan genuen klasean.
Goiena Debagoienan kokatuta dago eta 58 lagun osatzen dute. Bertan, lau euskarritan lan egiten da: internet, papera, irratia eta telebista; guztiak euskara hutsean. Poliki-poliki eskuko telefonoetan lan egiten hasten ari dira ere.
Ibanek esan zigun bezala, tresnerietan baino edukietan jartzen dute ahalegina; benetan sinesten baitute kazetari multimedian. Kazetariak, kamara bat erabiltzen;interneten artikuluak zintzilikatzen; zein, paperean idazten jakin behar du; nahiz eta gai baten espezializatuta egon.
Beraz,hainbat eskatzen den kazetari multimedia horren eredu jarraitu beharko dugu!
Duela egun gutxi batzuk Hasier Etxebarria eta Mikel Lasa izan genituen klasean eta gaurko honetan haren hitzaldiaren inguruan idatziko dizuet.
Argi utzi zuten, gaur egungo gizartean, dena pantailen bitartez funtzionatzen duela: telebista, ordenagailua, mugikorrak, diru ateratzeko makinak, argazki markoak, argazki makinak…
Teknologia aurrera joan ahala, Hasier eta beste lagun batzuk ZuZeu proiektua aurrera atera nahi dute.Hau euskaldunontzako gunea da, haien intereseko informazioa euskaraz jaso ahal izateko aukera. Web-gune honek atal ezberdinak izango ditu: han-hemenka, hitzorduak, zizka eta mizka, bero bero…
Edonork interesagarria izan daitekeen edozein artikulu, bideo zein notizia zintzilikatzeko aukera izango du. Baita beste batek zintzilikatutako komentatu ere.
Zaborrik sar ez dadin eta euskara zuzena mantendu nahian, edozein informazio igo baino lehen errebisatu egingo da, filtro moduan. Maiztasunez eta zuzentasunez idazten dutenek, ZuZeulari bihurtuko dira eta askatasun osoz idazteko aukera izango dute.
Momentuz proba moduan baino ez dabil, ez dute proiektuaren presentazio ofizialik egin. Baina interesa piztu zaionari eta euskaraz informazioa jaso nahi duenak bisita dezala ZuZeu.
Gaurko honetan Tuenti, Facebook, Hi5…bezalako sareei buruz hitz egitera nator.
Sare sozialak gero eta ugariagoak dira, oso modan baitaude gaur egun. Gero eta sare berri gehiago sortzen dira. Nik asko ezagutzen ditut baina Tuenti baino ez dut erabiltzen. Duela urte bat baino gehiago erabiltzen hasi nintzen, 2008ko martxoaren 17tik.
Bertan kontu bat egitea erabaki nuen nire lagunekin kontaktua mantentzeko eta irudi eta komentarioak haiekin partekatzeko. Baita ere, toki guztietatik Tuenti-ren inguruko komentarioak entzuten nituelako eta jakingura piztu zitzaidan.
Egunero erabiltzen dudan sarea da eta denbora gehiegi eskaintzen diodala uste dut. Orain batez ere, kanpoan bizi naizela, nire familia eta Bilboko lagunekin kontaktuan egoteko aukera ezin hobea baita. Beraz, etengabe begiratzen dut, ea haien erantzunik jaso dudan.
Modu azkar batean komentarioak edonori uzteko aukera eskaintzen du. Oporretan edota asteburutan ateratzen ditugun argazkiak eta bideoak partekatzeko aukera ere.
Ez dut intrusismo arazorik sumatu, hala ere, asko entzun den bezala, ez dela egokia zure datu pertsonalak interneten ematea. Eta Tuenti erabiltzea zure bizitza pribatua internet zintzilikatzea suposatzen du. Honen ondorioz, arazoak datoz.
Suposatzen dut zuetako gehienok hauetako sare sozial batean edo batzuetan ibiliko zaretela. Horrela ez bada, animatzen zaituztet Tuenti ezagutzera, ni behintzat gustukoa baitut!
Pasadan udan Budapest hiria bisitatu nuen. Gaurko honetan, gai baten inguruko aurkezpen bat egin behar izan dugu klasean. Nik Budapesten inguruakoa egin dut; zuek, nire irakurleok, hiri zoragarri hura ezagutu dezazuen!
Gaurko honetan programa berri batekin nator: Delicius. Klasean programa hau erabiltzen ikasten ari gara eta horregatik honi buruz zenbait azalpen emango ditut.
Delicius artikuluak gordetzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko programa da. Etiketen bitartez sailkatzen dira artikuluak, geroago modu errazean aurkitu ahal izateko. Programa honen bidez jakin dezakezu zeintzuk diren sarean dauden artikulu interesgarri edo irakurrienak; irakurri eta gustuko badituzu gorde.
Sozialki, bi pertsona elkarri gehitzen badira lagunak direla esan dezakegu. Zure lagunekin artikulu eta etiketak zuzenean konpartitzeko aukera eskaintzen du.
Zuen interesa piztu badut eta delicius konturik ez baduzue, kontu bat egin ezazue eta probatu.
Gaurkohonetan gehienok ezagutuko duzuen gai baten inguruan hitz egingo dut. Neska euskaldun batek bideo sexual batzuk grabatu zituen bere mugikorrarekin, kanpoan bizi zenmutil lagunari bidaltzeko; baina, zoritzarrez, mugikorra galdu zuen eta aurkitu zutenak grabaketa haiek toki guztietatik zabaldu zituzten.
Batzuei mugikorra momentu hartan galtzea zorte txarra iruditu ahal zaizue; beste batzuek mugikorra aurkitu zuten gazteei bota diezaiokezue errua eta beste askok neskaren arduragabekeri handia iruditu ahal zaizue. Baina guztiok ados egongo zarete, inoren gustukoa ez dela egoera hori.
Kontu handia izan behar dugu gure argazki eta grabaketekin. Gaur dibertigarria iruditu ahal zaizuna, etorkizunean zure kalterako izan daitekeelako.
Gaur egun, edozein tokitan zintzilikatzen ditugu argazkiak, baina non zintzilikatzen ditugun arreta handia jarri behar dugu.
Hainbat aurreratu diren teknologi berriak, onuragarriak izan daitezkeen bezala, kaltegarriak izan daitezke batzuetan. Gaur egun, minutu batean argazki bat milaka ordenagailuetara iriz daiteke.