2009/01/09 12:18:26.400 GMT+1
Horrela da bai. Normalean poluzioak estalitako hiri bat, gaur, elurrak estali du.Honek kaosa dakar klima honetara ohituta ez dagoen hiri batetan. Lau elur maluta erori eta trafikoa jasan ezin bihurtzen da, garraio publikoak sekulako atzerapenak ditu, M-30, M-40, M-45 bezalako bideetan mozketak daude,...
Europa iparraldeko eredutik zerbait ikasia badaukagula uste dut, edo... oporretan uda pasatzera eta eguzki bila datozen turisten paradisu soil bat ahal da Espainia?
Nork: jkortabitarte.2009/01/09 12:18:26.400 GMT+1
Etiketak:
egunerokoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/02 10:07:58.960 GMT+1
Hace tiempo que no escribía nada en este blog, ya que mis ideas, tiempo,...escaseaban. Hace nueve meses
escribí sobre la tregua de ETA. No me gusta escribir sobre temas políticos, pero vuelvo a estas lineas (algo tarde) porque no puedo quedarme callado delante de ese suceso que puso un manto negro al final del 2006. En aquellas lineas de hace nueve meses escribía que ETA daba un paso hacia la democracia (ignorante yo). Se ha roto esa pequeña esperanza que albergaba en la mente de miles de vascos, como se rompe una fina placa de hielo al pisarlo. ¿Alguien se alegra con este suceso? ¿Cómo hace su discurso? Los dos ecuatorianos, ¿Daños colaterales?

Esperaremos que dice ETA sobre esto, aunque sus palabras valdrán poco para aquellos afectados, aquellos que creían que la paz era posible, aquellos.... Parece ser que vuelve a llegar el invierno al Pais Vasco.
Nork: jkortabitarte.2007/01/02 10:07:58.960 GMT+1
Etiketak:
politika
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/08/21 15:20:05.992 GMT+2
Si pudiera ser el viento que rompe las olas.
Si pudiera ser la luz de un rayo de sol.
Si pudiera ser el sonido de las cuerdas vocales.
Si pudiera ser la roca de la montaña más alta.
Si pudiera ser el latido del corazón más sincero.
Si pudiera...te susurraría al oído y te diría lo mucho que te quiero.
Nork: jkortabitarte.2006/08/21 15:20:05.992 GMT+2
Etiketak:
gogoeta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/19 17:58:28.223 GMT+2
Leihotik lehenengo begirada eman eta mendia ikusten dut.
Noiz arte izango da horrela?
Urteak aurrera doazen heinean etxeek gero eta
gehiago okupatzen dute. Etxeak gero eta gorago daude. Basoa gero eta laburragoa
da. Lurra, hare bihurtu da. Harea, adreilu. Adreiluak, etxe. Etxeak, auzo… Zein
da gizakiaren muga? Zein da Lurrak ordaindu beharko duen prezioa, eta ondorioz
guk jasango duguna. Hau baldin bada gizakiaren erosotasuna, nik ez dut
erosotasunik merezi.
Nork: jkortabitarte.2006/07/19 17:58:28.223 GMT+2
Etiketak:
gogoeta
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/06 22:20:34.864 GMT+2
Web aplikazioak gero eta garrantzia handiagoa
hartzen ari dira. Azken urteotako gorakada ikusita, software ingeniaritzaren
ikuspuntutik lana errazteko pausoak ematea ezinbestekoa da. Garatzen den
produktu bakoitza gero eta konplexuagoa da, merkaturatzeko behar den denbora
hazi egiten da eta horrek enpresa munduan galerak sor ditzake.
Produktu lerroen teknika ez da berria. Kotxe
gorri sinple batek osatzeko ematen dituen pausoak, aire egokitua daukan kotxe
beltz batek ematen dituen pausoen antzekoa da. Kotxeak egitura aldetik berdinak
dira, baina zertan desberdintzen dira? Ezaugarrietan. Kotxe bat gorria da,
bestea beltza. Batek aire egokitua dauka, besteak ezer ere ez,… Nola erabili
dezakegu ideia hau software munduan?
Software Produktu Lerro bat hori bera da.
Egitura komuna duten softwareak sortzen dira, eta egitura horri ezaugarriak
gehitzen zaizkio. Horrela, bukaerako produktua desberdina izango da kasu
bakoitzean.
Software ingeniaritza eta web mundua gero eta
hurbilago daude elkarrengandik. Gaur egun, Web Produktu Lerroei buruz ere hitz
egin dezakegu, web aplikazioak garatzeko modu erraz eta merke bat izan daitekeelarik.
Softwarea garatzeko modu tradizionala banako
sistemak sortzean datza, hau da, sistema bakoitza indibidualki sortzea.
Produktu lerroetan ordea, garatzeko ikuspegia zabaldu egin da software sistemen
familietara.
Azken finean, software hobea lortzeko erraztasunak ematen
ditu, eta software berria sortzeko behar den denborarekin konparatuta,
garatzeko behar den denbora askoz laburragoa da. Honek dakarrenarekin,
merkaturatze bizkorragoa.
Nork: jkortabitarte.2006/06/06 22:20:34.864 GMT+2
Etiketak:
informatika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/03 21:47:17.105 GMT+2
Azken aldian Interneten dabilen asmakizun baten soluzioa ematen saiatuko naiz. Hona hemen asmakizuna:
Van tres amigos a cenar a un restaurante. Después de la cena,
al pedir la cuenta, es donde viene el 'sarao':
Amigos: Camarero... nos saca la cuenta, por favor.
Camarero: Son 30 euros, caballeros.
Y cada uno de ellos pone 10 euros. Cuando el camarero va a poner el dinero en caja, lo ve el jefe y le dice:
Jefe : No, esos son amigos míos. Cóbrales solo 25 euros.
El camarero se da cuenta que si devuelve los 5 euros puede haber 'follón' para repartirlos y decide lo siguiente:
Camarero: Ya esta. Me quedaré 2 euros y les devuelvo 3, uno para cada uno.
Les devuelve a cada uno 1 euro. Ahora es cuando viene el follón.
Si cada uno puso 10 euros y les devuelven 1 euro, realmente han puesto cada uno de ellos 9 euros. 9 x 3 = 27 euros. Y si añadimos los dos que se queda el camarero, = 29 euros...
¿Dónde está el otro Euro?
Badirudi azken euroa desagertu egiten dela, baina asmakizunaren truko guztia 9x3=27 horri kasorik ez egitean dago . 27 euro horietan (hiru lagunentzako afariaren kostua) kamareroak hartu dituen bi euro horiek ere sartzen dira (ez zaizkio bi euroak gehitu behar).
Lagun bakoitzak 10 Euro eman ditu, beraz, 3x10=30.
Kostu erreala (jefearen arabera): 25 euro
Kamareroaren komisioa: 2 euro
Itzuli: 3 euro
Guztira: 30 euro
Ez dakit azalpen egokia izan den, baina, eurorik desagertzen ote den zalantza izan duten horiei espero det laguntza txikitxo bat eman izana.
Nork: jkortabitarte.2006/06/03 21:47:17.105 GMT+2
Etiketak:
jokoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/10 22:42:01.560 GMT+2
Azken aldi honetan gori gori dagoen gai batekin natorkizue gaurkoan. Eutanasia, hain zuzen ere. Amarauna miatzen, aurkitutako blog baten erreferentzia hemen ezartzea merezi duela uste dut.
Orain dela egun batzuk hildako Jorge León Escudero
pentaplejicoaren gogoetak isladatzen ditu Lucas S.-k
bere blogean. Idazleak adierazten duen bezala, esperantzarik gabeko hitzak,...
Erantzunak? asko italianoz, gazteleraz,...
Lehenengo lerroak badira ere, irakurri, bizitzaren ikuspuntu ezberdin baten gogoeten aurrean aurkituko zarete.
Hona hemen adibide bat:
-¡Eso no. No te mates!
-¡¡¡¿pero ¿es que estoy vivo?!!!
-¡Te queremos! ¡Nos harás sufrir!
-Ay
ayayai, eso del querer qué egoista es. ¿De nuevo los sentimientos como
el mejor mecanismo defensor de nuestros intereses particulares, de la
familia, del grupo, de la tribu, de la sociedad, de la especie? Que me
demuestren que no es así; y mientras tanto, ¿qué me dais para sustituir
lo que me compensaba en la vida?
Nork: jkortabitarte.2006/05/10 22:42:01.560 GMT+2
Etiketak:
eutanasia
gogoeta
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/05 15:59:44.504 GMT+2
Nola dakigu momentu bakoitzean ze ordu den? Nork edo zerk ezartzen du denbora unitatea? Ba al dakizu denbora neurtzeko unitate desberdinak daudela?
Guk erreferentzia gisa erabiltzen dugun denbora fisikoa UTC (Universal Time Coordinated) izenez ezagutzen da. Denbora atomikoan oinarritua dago eta denbora astronomikoarekin sinkronizatzen da. Sinkronizazio hau, gutxi gorabehera 800 ms baino alde handiagoa dagoenean egiten da, segundu bat gehituz.
Eguzki segundua edo segundu astronomikoa, lurraren errotazio periodoaren 1/86.400 da (mean solar second). Gure eguneroko bizitzarako guztiz baliozkoa da, baina konputagailuentzako, lurraren abiadura konstantea ez denez (pixkanaka geldotzen ari da), ez da baliogarria.
Azkenik segundu atomikoa (IAT, 1967) daukagu, Zesio-133 (Cs133) atomoaren 9.192.631.770 egoera aldaketen denbora delarik. Zehaztasun handikoak dira, baina era berean oso garestiak. 9 ns inguru atzeratzen dira egunean, honek esan nahi du segundu bateko atzerapena izateko 300.000 urte pasa behar direla.

Gaur egungo konputagailuek kaurtzozko erlojuak eduki ohi dituzte. Hauen oszilazio frekuentzia tenperaturarekin aldakorra da, baina gutxi gorabehera 90ms-ko aldea dago egunero, segundu bat atzeratzeko 11,6 egun behar direlarik.
Nork: jkortabitarte.2006/05/05 15:59:44.504 GMT+2
Etiketak:
informatika
zientzia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/24 00:21:56.013 GMT+2
Nahiago izango nuke faltan botako ez bazintudan,
baina ez da horrela.
Momentu oro, une oro, zutaz gogoratzen naiz.
Badakit zuk ahaztu nauzula
eta horrek beldurra ematen dit.
Zure irriparra sentitu nahi dut,
sentitzen dudana esan behar dizut,
badakizu,…
Sentimenduak oroitzapen bihurtu zaizkizu.
Orain,
bizitzari aurre egin beharrean,
korrika aterako naiz,
nire sentimenduei ihesi.
Nork: jkortabitarte.2006/04/24 00:21:56.013 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/13 21:47:09.304 GMT+2
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Urontzi bat naiz,
noraezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldera narama.
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe zertarako bizi.
Bizitza hontan ditudan
helburu guztiak
ez dira ezer lortuz gero
zurekin konpartitzen ez baditut
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
- Mikel Markez -
Nork: jkortabitarte.2006/04/13 21:47:09.304 GMT+2
Etiketak:
abestia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak