Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/21 18:39:33.654 GMT+1

Bueltak eta bueltak

Batzutan ohetik alferkeriaz jeikitzen gara, lo gutxi egin dugulako edota aurreko gauean edandako sagardo guztia buruan dugulako. Badaude beste egun batzuk ohartzen zarela ohetik jeikitzeak ez duela ezertarako merezi izan.

Euria ari du, pertsiana zabaldu bezain laister leihoak buzti dira. Fresko dago. Eguna ez da ondo hasi. Goizeko 7ak dira eta oraindik egun guztia daukazu aurretik. Eginbehar gehiegirik izan ez arren denborak aurrera egiten du. Lagunek uko egiten dizute. Maite duzun neskak, ez du ezer jakin nahi. Telebistako iragarkia gogoratuz Donutsa jatea pentsatzen duzu. Telefono hotsak zure belarrian jo du. Nor ote? Lan bat ahalik eta bizkorren entregatu behar duzula esan dizute. Etzaizu ezer ateratzen, burua nola antolatu ez dakizula, nahas nahasia daukazu. Gaua iritsi da, eta eguna ez duzu batere aprobetsatu. Ohera, telebistara,… bi aukera horiek buruan. Berriro ere burua nahastuta. Neska jator hartan, lan hortan, jan gabeko Donutsean,… pentsatu eta pentsatu.

Dena erdi purdiz edo gaizki ateratzen den egun horietako bat.

Nork: jkortabitarte.2006/03/21 18:39:33.654 GMT+1
Etiketak: gogoeta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.