Istripua

jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-22 21:38

Ama...kotxea hartu eta kalera atera naiz. Gogoratu nintzen zuk esandakoaz. Alkoholik ez erateko, mesedez eskatu zenidan. Horrela egin nuen, nire buruaz harro sentitu nintzen. Erabaki egoki bat hartu nuen.
Azkenean gaua bukatzear zegoela etxera itzultzeko ordua iritsi zen. Egoera onean egon gabe genteak kotxea hartzen zuela ikusi nuen. Hala ere, nire kotxerako bidea hartu nuen etxera lasai iritsiko nintzenaren ziurtasun osoz. Ama, ezin dut sinetsi! Bidearen erdian lurrean etzanda nago eta polizia baten ahotsa besterik ez dut entzuten:

"Kotxeko gidaria mozkorra zihoan"
Ama, hain da ahots hotza, hain da iluna,... Nere odola isuri da errepidearen alde batetik bestera. Negarrari eusten diot. Medikuak entzuten ditut:

"Hil zorian dago"

Hark, nik bezela kotxearekin ateratzeko erabakia hartuko zuen, baina hark eratea erabaki zuen eta orain ni hil behar naiz... Ama, zergatik egiten ditugu horrelako erokeriak, biziak jokoan daudela ikusirik? Mina jasangaitza da. Esan arrebari ez dadila asustatu, ama, esan aitari eutsi diezaiola goiari, horrenbeste maite zaituztet, zure azken muxu bat nahiko nuke... Arnasa gero eta ahulagoa da, beldurra daukat ama. Hauek nire azken momentuak dira eta desesperatuta sentitzen naiz. Ama, hiltzear nagoen momentu honetan zure besarkada bat falta zait. Maite zaitudala esatea gustatuko litzaidake ama. Ez dut gorputza sentitzen, ezin dut gehiago...

"Ideia, PowerPoint aurkezpen batetik aterata"


Utzi iruzkina: