2009/01/20 16:28:17.970 GMT+1
Blogak.com atarian hartu zuen aterpe nire lehenbiziko blogak. Gaur etxe hau utzi eta atari berrira noa, etxera. Hemendik aitzin, orain arteko asmo berarekin, atari berrian egonen naiz. Bisita egitea espero dut. Dagoeneko artikulu berria topatuko duzue bertan:
http://www.aralar.net/blogak/jon-abrilGero arte, eta bertan elkar ikusiko dugu.
Posted by: jonabril.2009/01/20 16:28:17.970 GMT+1
Tags:
leku
net
aldaketa
aralar
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2009/01/12 23:37:11.422 GMT+1
Juan Martin Elexpuruk atzo
Berrian iritzi artikulu aparta idatzi zuen. Bere-berea duen idazteko modu dotorean, zuzen-zuzen heldu zion gaiari: ezker abertzale politiko baten beharra eta ETAren aitzinean hainbaten isiltasuna.
Ni lerro hauekin geldituko naiz:
"(...) Baina bada hirugarren lerro bat, zabalena eta jendetsuena, borroka
armatua amaitutzat eman eta bide politiko soilen aldeko apustua egin
nahi duena. Gero eta deserosoago eta deskolokatuago sentitzen da; baina
hala ere isilik, erakundearen ekintzen aurrean. Eta hitza lantresna
dutenak dira asko: idazleak, kantariak, bertsolariak, kazetariak,
politikoak eta politiko ohiak..."
Mila esker, Juan Martin.
Posted by: jonabril.2009/01/12 23:37:11.422 GMT+1
Tags:
abertzalegoa
juan
ezkerra
elexpuru
martin
| Permalink
| Comments (3)
| References (0)
2009/01/11 22:44:54.770 GMT+1
Orain urte eta erdi inguru lagun batek gonbita egin zidan Facebooken izena emateko. Zer zen ongi ez nekien, baina batez ere bere erabilerari inolako zentzurik ez nion harrapatzen. Urtebete baino gehiagoan kasurik egin gabe ibili naiz. Orain, egun bat bai, eta hurrengoan ere bai, oharrak jasotzen ditut. Gehienak, inguruko jendea.
Atzo, ordea, atzerriko pertsona batek idatzi zidan. Mezua virus bat edo spam moduko bat zela pentsatu nuen. Baina sartu, eta keba! Orain 8 urte haren berririk ez dudan pertsona baten berri izan dut. Suediako erakunde batekin egindako proiektuaren harira ezagutu nuen Jani. Geroztik, ez nuen bere berri. Eta egia erran, ilusioa egin dit bere berri izatea, berak ni topatu izana.
Eta orain, zentzuren bat topatu diot Facebooki, denok gure txokoa dugun tokia, baina inork ez dakiguna, aldi berean, zertarako den. Tira, aspaldiko lagunak bilatzeko balio baldin badu, ez da guti!
Posted by: jonabril.2009/01/11 22:44:54.770 GMT+1
Tags:
jani
suedia
facebook
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2009/01/08 23:19:35.285 GMT+1
Gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo batekin bazkaldu dut gaur. Atsegina, hagitz atsegina izan da bazkaria. Elkarrizketa sakona izan dugu, ezker politiketaz, ezkerraz, mamitsua.
Halako batean, bazkaltzen ari ginen jatetxeko telebistan (ohitura txarra da telebista paratzea jantokietan!) Britney Spears kantaria agertu da telebistan. Nire lagunaren ordura arteko elkarrizketa eteteko nahikoa izan da. "Onena da", erran dit, bere-berea ohikoa duen segurtasunarekin.
Egia erran, deus guti dakit Britney Spearsez. Inoiz aditu dut bere kantaren bat besta giroan, telebistan edo... baina ez nuke jakinen bera identifikatzen. Masa fenomeno horietakoa omen. Baina nire lagunarentzat onena omen. Ez omen dago bertzerik. Eta nire kultur puritanismoa agerian jarri beharraren beharraz, eztabaida ttikia izan dugu. Ezin dut ulertu ezkerreko balioak hain errotuak dituen gazte batentzat, militantzia hain barneratua duenean, Britney Spears bera, zein bere musika izatea kultur erreferente inportantea.
Elkarrizketak umorezko bukaera izan du: "Jon, Britney Spears ezkerrekoa da!". Hala bada, ados, onartzen dut erreferentea izatea.
Eskerrak politika kontuetaz ez ezik, gauza serioetaz ere mintzatzen garen bazkalorduetan, edozein kalekumeren kezkez, Britney Spearsen musikaz, alegia!
Bere bideo bat honat ekartzen saiatu naizen arren, ez dut lortu. Eta ez dut uste nire abilezi falta denik motibo bakarra. Tira, internet emakume honen bideoz beteta dago. Nahi duenak aski du bilatzea.

Posted by: jonabril.2009/01/08 23:19:35.285 GMT+1
Tags:
gazteak
spears
ereduak
ezkerra
britney
| Permalink
| Comments (5)
| References (0)
2009/01/07 22:14:07.116 GMT+1
Absurduen absurdua, zentzugabekerien zentzugabekeria beteko da bihar. Ibarretxe, Lopez, Ares, Otegi, DaƱobeitia, Petrikorena, Barrena eta Etxeberria epailearen aurrean eseri beharko dira. Zer eta hitz egiteagatik. Elkarrizketa bat edukitzeagatik.
Hitz egitea delitu bada, delitugile berritsua naiz ni. Gizakiok dugun armarik eraginkorrena, hitza, isilarazi nahi badute, ez naute mututuko. Hitza da baliorik gorenena. Eta gatazkaren konponbiderako bide bakarra. Elkarrizketa haiek ez zuten guztion ametsa ekarri, bakea. Baina ezin da etsi. Ezin da mututu. Ezin da isildu. Ezin da geldirik egon. Hitzak, elkarrizketak ekarriko dute bakea. Edo armen absurduetara kondenaturik segituko dugu. Edo epaileen absurduetara. Bake ezaren absurdura.
Nik ez dut etsiko. Hitzarekin borrokatzen segituko dut. Ez dakit bertzela egiten. Ez dute bertzelako moduz egin nahi. Horregatik egonen naiz bihar goizean Bilboko epaitegien, absurdua salatzeko, hitza aldarrikatzeko.
Posted by: jonabril.2009/01/07 22:14:07.116 GMT+1
Tags:
otegi
epaiketa
ibarretxe
lopez
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/12/25 20:40:01.085 GMT+1
Atzo, Euskal Herri osoan barna bezala, Berako karriketan ere ibili zen Olentzero.
Opor egun batzuk ere oparitu dizkigunez, urte berriarekin itzuliko gara.
Eguberri eta urteberri on!
Posted by: jonabril.2008/12/25 20:40:01.085 GMT+1
Tags:
eguberriak
olentzero
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/12/23 23:17:05.797 GMT+1

Atzo Eusko Legebiltzarrean ikusitakoak agerian utzi du agortua dagoela indarrean dagoen kultur eredua, eta bere kudeaketa. Museo handien aldeko apustua izan da nagusi azken urteotan. Azpiegitura handienen alde. Urte gutian ikusi dugu hegoaldean zenbat eraikin-ikur altxatu diren: Euskalduna, Kursaal, Artium, Guggenheim, Baluarte, Huarte... eta bidean den Balentziaga. Horietako gehienek, publikoaren aldetik arrakastatsu izanagatik ere, ez diote aparteko ekarpenik egin Euskal Herriko kulturgintzari. Aitzitik, sortzaileen aldeko apustua egin beharrean, dirutza ikaragarriak xahutzen dira urtero eraikin handien mantenu eta programaziorako.
Guztietarako, gainera, antzeko kudeaketa ereduak bilatu dira, instituzioek ardurak gutitu -ez ekonomikoak, ordea- eta enpresa publiko zein fundazioen bidez kudeaketa bultzatu. Erakunde ezberdinen partaidetza bilatuz, inork %50a baino gehiago ez duenez, instituzioek (parlamentu, batzar nagusi zein udalek) kontrol osoa galtzen dute, programazioari, kultura politikei, zein diruari dagokionean.
Eta horrela ikusi dugu Guggenheimeko auzia zein Balentziagakoan gertatutakoa. Milioi erdi euroko iruzurra lehenean; eta sei milioi euroko aurrekontua zuenak hogei milioi baino gehiagokoa du honenbertzez, bigarrenean, eta oraindik lanak bukatu gabe daudela.
Aintzane Ezenarro nire lagunak jarri zuen agerian Balentziagaren inguruan osatutako fundazio eta SLak egina zuten ingenieritza ekonomikoa. Iruzurra salatzea ez da debaldekoa herri honetan, eta egoera pertsonal gogorrak bizi izan ditu salaketa egin zuenetik.
Orain, ardura poltikoak egon direla onartu ondotik, justiziari dagokio erantzukizun penalak ezartzea. Baina noizko kultura ereduaren eta kudeaketa ereduen gaineko eztabaida? Noizko instituzioen kultura ereduak bereak eman dituela, bertze bide batzuk jorratu behar direla, eta kudeaketa publikoa zein kultur eragileekiko konfiantza gehiago behar dela?
Tamalez, nago, egoera honek ez duela eztabaida hori ekarriko, eta eredu beretik edaten jarraitu beharko dugula. Hurrengo iruzurrera arte.
Posted by: jonabril.2008/12/23 23:17:05.797 GMT+1
Tags:
guggenheim
balentziaga
politika
kultura
| Permalink
| Comments (1)
| References (0)
2008/12/20 00:29:01.756 GMT+1
Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkeraren proiektuei emandako dirulaguntzen gainean idatzi du Joseba Tapiak. Gai honen gainean nahikoa erranda nago. Hitzez hitz dakart honat.
"Txikituaren trikitixa" Berrian.
Posted by: jonabril.2008/12/20 00:29:01.756 GMT+1
Tags:
joseba
junkera
berria
tapia
kepa
jaurlaritza
eusko
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/12/18 00:17:45.789 GMT+1
Salgai zegoen, eta saldu dute!
Bardeetako tiro poligonoa bertze 20 urtean Espainiako militarren erabilerarako izanen da. Naturgune babestua da. Eta zer axola dio, bonba batzuk botatzeko baino ez da! Guantanamora doazen hegazkin horiek maniobrak egin ditzaten erabiliko da! Naturgunea eta tiro eremua guztiz
bateragarriak direla dio tiro eremuko buruak.
Polonioa agertu dela? Nori interesatzen zaio hori aztertzea?

Inork erraten ez duena da Erriberako udalek 210 milioi euro jasoko dutela trukean. 22 herritik 21ek eman dute aldeko botoa, UPN eta PSNren aginduetara (nahiz kontrako iritzia azaldu izan duten batzuek zein bertzeek sarritan publikoki). Eta Olibako monastegiko 20 fraideek ere alde egin dute! Gerra santua ote?
Euskal Herria bere osotasunean hartzen ez duten komunikabideetan (Nafarroakoetan salbu, jakina), ez du inongo oihartzunik izan albisteak. Kasualitatea?
Eta nire herrian, Bardeetatik ez hurbil, ez urrun, saldukeria deitzen zaio udalen jarrera horri! Eta iruzurra! Eta lotsagabekeria!
Posted by: jonabril.2008/12/18 00:17:45.789 GMT+1
Tags:
upn
militarrak
psn
bardeak
erribera
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/12/16 00:33:03.607 GMT+1
Azala behar du gizonak! Arriskutsuak zirelako, gizateria osotasunean
arriskuan jartzen zutelakoan justifikatu zuen Irakeko gerra. Herrialde
hura desegin, kaosa nagusitu, eta armagintzarekin ongi aberastu
ondotik, Etxe Zuria utzi aitzin bisita egin du Irakera, azkenekoz
nonbait. Eta kostako zaio itzultzea.
Zapata parea bota zion
kazetari batek atzo. Eta zakur deitu, herrialde arabiarretan irain
handia. Nork pentsatuko zuen norberaren zapatak bihur zitezkeela arma
erasokorra! Lastima muturrean harrapatu ez ziola!
Gaur, milaka
irakiar eta arabiar atera da kalera, zapatak eskuan. Protestaren,
askatasunaren eta justiziaren ikur bihurtu dira zapatak. Marketin eta
publizitate estrategek orduak behar dituzte ikurrak sortzeko. Irakeko
kazetari batek, amorruaren amorruz gorputzeko zolean duen osagairik
zikinena bihurtu du ikur: zapatak.
Posted by: jonabril.2008/12/16 00:33:03.607 GMT+1
Tags:
irak
bush
george
zapata
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
Next posts