Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/20 14:39:09.608 GMT+1

Andoaindik bueltan

Andoainen izan gara, Egunkariaren itxieraren 5. urteurrena dela eta egin den ekitaldian. Lagun zaharrak, ezagun franko eta samina gogora ekarria.

Egunkariako ohiko kolaboratzailea nintzen sasoi hartan. Txinatik etorri berri-berria nintzen, eta makina bat erreportaia prestatzen ari nintzen bertan argitaratzeko.

Etxean gosaltzen ari nintzela jaso nuen albistea. Ezin nuen sinetsi. Malkoei ezin eutsi ibili nintzen. Goiz hura, eta makina bat bider hurrengo egunetan ere. Halako injustiziarik! Entzutegi Nazionaletik pasatua nintzela hilabete guti batzuk ziren, eta oroimenak bata bertzearekin nahastu zitzaizkidan. Hagitz gogoan ditut egun haiek.

Lankide zirenekin ekin genion lanari, batzuk herrietako giroa astintzen, Egunero egunkaria prestatzen bertze batzuk, komunikabideekin, familiekin... denentzako izan zen lana. Eta hunkigarria eta berezia egun batzuk geroago Donostian egindako manifestazioa. Horrelako manifestaziorik ez dut gogoan, eta halako sentimendurik ere ez. Gaur norbaitek Andoainen erran bezala, guretik ere itxi zuten zerbait, Egunkariaz gain. Ama-hizkuntzarekiko atxikimendua ebatsi izan baligute bezala.

Eta orain, bortz urte geroago, gogorra egiten zait orduan bizitakoa entzutea. Inputatuen kontakizuna euren ahotik aditzea. Oiloipurdia jartzen zait!

Erne egon beharko dugu datozen hilabeteetan etor daitekeenarekin. Epaiketa gogorra izanen da, eta eman beharreko erantzuna orain bortz urteko haren parekoa behar luke.

Nork: jonabril.2008/02/20 14:39:09.608 GMT+1
Etiketak: euskaldunon itxi egunkaria urteurrena | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ikaragarria, egunkariarena. Baina ez ahaztu ez dela izan bakarra, beste medio batzuk ere itxi izan dituzte... jendeak memoria txar xamarra du.

Nork: Sugoi.2008/03/07 14:17:08.765 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.