Astakeria politikoa eta judiziala. Giza Eskubideen urraketa betea. Biltzeko eskubidea delitutzat hartzea izenik gabeko astakeria da. Batasunak ordezkatzen duen espazio politikoa, ideologia, kartzelarekin isilarazi nahi izatea da delitua. Alderdien Legea bertan behera utzi behar da, berehala. Atxilotuak askatu. Espainiako agintariek, bertze behin, erakutsi dute heldutasun falta. Euskal Herriaren etorkizuna, bake bidea eta normalizazio politikoa indar politiko guztien artean osatu behar da, baita Batasunarekin ere, ezinbertzean. Bide politiko hutsen aldeko apustua inoiz baino beharrezkoagoa da. Eta bide horretarako, atxilotuak berehala askatzea guztiz lagungarri.
2007/10/06 20:07:06.236 GMT+2
Astakeria
Nork: jonabril.2007/10/06 20:07:06.236 GMT+2
Etiketak:
batasuna
legea
alderdien
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Marijo.2007/10/10 21:05:18.093 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo