

Orain bederatzi urte inguru ezagutu nuen Mikel, Beran, kontzertu batean. Kultur Etxea lepo zegoen. Emanaldi izugarria izan zen, ikusgarria. Eta Mikelez hitz onak baino ezin ditut erran. Xaloa. Goxoa. Hurbila. Umila. Hunkigarria. Erraza. Bere otoitzapena gordeko dugu. Baita bere musika ere.
Badirudi, halere, Euskal Herriko gazteen artean ez zela hain ezaguna. Radio Euskadin Donostiako EHUko unibertsitateko hainbat ikasleri galdera egin diete ia Mikel Laboa ezagutzen zuten. Gehienek ez zekiten nor zen ere. Bakarren batek ikastolan lanen bat egina zuela bere biografiaz, baina musika ez zuela ezagutzen. Neskaren bat izan da gauza pare bat kanturen titulua aipatu eta haietako bat kantatzeko. Harritu egin naiz zeinen ezagutza eskasa zuten euskal kulturaz. Edo zer ari gara transmititzen? Mikel Laboa ezagutzen ez badute, nor ezagutuko dute? Ez gabiltza ongi. Agur.
Erantzunak
Nork: Josu.2008/12/01 20:09:11.591 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu
Halere, kezkagarria da euskal kulturaz dagoen ezagutza eskasa. Ezin da orokortu, baina transmisioa ez da gertatzen ari behar lukeen bezain ongi, inoiz baino jende gehiago ari denean euskaraz ikasten. Gogoetarako uzten dut hor.
Nork: Jon Abril.2008/12/01 22:37:23.405 GMT+1
Gaur gauean lagunen fotologak (umemokook egunero elikatzen ditugun txorakeriz jositako zera horiek) errepasatzen sorpresa izan dut, askok eta askok Laboaren argazkia. Zure gogoetaz akordatu naiz.
Radio Euskadik ez dakit nor, noiz eta non (erdal ikasleak, klase orduan eta kafetegian, agian?) egin duen elkarrizketatuendako aukeraketa, baina fotologetan ikusitakoak zapore goxoaz oheratzen utziko dit gaur. Gogoeta hori, biharko, akaso. ;-)
Nork: Josu.2008/12/02 01:15:47.287 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu
Agur eta ohore Mikel! Besarkada bat.
Nork: Bender.2008/12/02 03:17:56.941 GMT+1
http://atzelari.blogspot.com