Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/08 01:00:26.345 GMT+2

Gaur, Bagunça!

Gau on lagunok!

Jai giro ederra dago Cuiabá MT ingurutik, larunbat festa baten lez....Familia eta lagun asko elkartuko gara gauez, afari-jai bat egiteko, garagardo eta samba artean.Hogeita hamar bat bilduko gara, dantza lehertu arte eginez, baten-bat moskorra handiaz joango da etxera.

19.36 dira eta bero izugarria dago, 35 gradu, hau Euskal Herrian, ezineskoa da, eta gutxiago neguan.

Afarirako erosketa guztiak Zanna eta biok egin ditugu, eta merkea benetan, euroarekin alderatuz.....(532 reais=70 euro)

Biharko biharamunarekin jarraituko dut pasadizoaren bidea.

Besarkada bat!.

*Jada argazki batzuk igo ditut Flickr-era, gehiago falta dira....(Interneteko nire orrialdea, hasiera batean ez dabilela dirudi, baina ez kezkatu, badabil....)



Nork: Jonisis.2008/06/08 01:00:26.345 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kixo Jon eta Zanna:
Asko botatzen zaituzten faltan.
Benetan merkea atera zaizuel afaris!!!!!
Muxu handi handi bat
MIREN

Nork: Miren Aranzabal.2008/06/08 20:52:11.255 GMT+2

Nork: Amatxo.2008/06/08 23:56:07.786 GMT+2

Jontxu Zanna:
Lehen idatxi dot Bagunca erantzunaz baina uste dot ez dozula hartu beharbada praktika faltatzen zait. Ezan dizut kontuz moskorrakin ja ja jaaaaaaaaaa. Lehen ezan doztazu Zanna ogean zegoela ospatzen egondalako, hori oso ondo dago, disfrutatu ahaldozuen guztia.
Muxutxus
Amatxo

Nork: Amatxo.2008/06/09 00:09:30.465 GMT+2

Jontxu Zanna:
Lehen idatxi dot Bagunca erantzunaz baina uste dot ez dozula hartu beharbada praktika faltatzen zait. Ezan dizut kontuz moskorrakin ja ja jaaaaaaaaaa. Lehen ezan doztazu Zanna ogean zegoela ospatzen egondalako, hori oso ondo dago, disfrutatu ahaldozuen guztia.
Muxutxus
Amatxo

Nork: Amatxo.2008/06/09 00:09:31.577 GMT+2

Nork: Amatxo.2008/06/09 00:10:18.908 GMT+2

Aupa primo!! (ta zanna ere)

Atzo aitak esan zidan zure blog-an helbidea ta gaur goiz jaiki ostean, sartu ta edatzitako dena irakurri dot. A zer nolako enbidia!! Brasiltik bidaia eta bertako batekin gaiñera, herri bat ezagutzeko erarik onena. Gaurtik aurrera egunero jarraituko ditut zuen abenturak ta gustora gaiñera!

Niretzat oingoa izango da azkenengo astea Bartzelonan. Lau urte luze ondoren etxera bueltatzeko momentua heldua da. Gogo askokin nabil bueltarako baña bertako gauzak faltan botako ditut, normala ezta?

Bueno primo ta prima idatziko ditut erantzun gehiago hemendik aurrera ta pozten naz benetan zuen bidaiataz! Bidai ederra benetan. Ia irailan egunen batzuk libre hartzen ditudan bisitatxo bat egiteko.jeje.

Muxu handi bat Zanna ta zuretzat!

Mikel 

Nork: Mikel Larrañaga.2008/06/10 10:03:51.489 GMT+2

Aupa Jon!

eztakit nirekin gogoratzen zaren Leire naiz Gernikakoa, Ramiroren laguna. Kasualitatez aurkitu dut zure bloga. Oso ideia ona iruditu zait, ni ere brasilen egon nintzen joan zen udan, Huhezitik praktikak egiten, Brasilgo Nordestean hain zuzen ere. Jarraituko dut zure ibilbidea hemendik, nik ere bizitako momentuak gogoratuz. Ziur Brasiletaz maitemintzen zarela. Ondo izan eta besarkada bat zuri eta Zannari.

Nork: Leire.2008/06/10 18:12:46.986 GMT+2

jarraituko ditut zuen bidaiaren gora-beherak. Nik be direla urte mordo bat, brasildar bategaz, 4 hilabeteko bidaia egin naban.

ze enbidia.

Nork: segun.2008/06/10 22:30:58.836 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.