Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/07 18:16:41.906 GMT+2

Hurreneko tokiak

Arratsalde on lagunok!

Heldu naiz “Internet-era”, heldu naiz hirira......Bidaia honetan gauza ikusgarri, interesgarri, hunkigarri eta hainbat.... ikusi eta ikasi ditut.

Brasil-GO! erdialde inguruan kokaturik dagoen pasaia zorragarri batean egin dut topo, konkretuki “Coqueiral-Nobres MT”-en Mato Grosso-ko estatua, bero gehien egiten duen tokia, egunero 30-40 gradu, hori neguan, ez dut nahi imaginatu udan.......Brasil ikaragarri handi da, Mato Grosso-ko estatua, Espainia baino handiago da.Nik, jada, hamahiru bat estuta bisitatu ditut, denak xarma berezi dute, ikusteko da....

Fauna basati, animali bitxi, eta erreka urdin artean mulgilduta ibili naiz.Oraingoan animaliak zirraraturik utzi naute; sugeak(Kobrak, Anakondak...), Krokodiloak, Tximoak, txori exotikoak......Etb.Zur eta lur geratu naiz hainbeste animalia libre ikusiz.....Argi indar eta ur edangarririk gabe bizi izan naiz, lo berriz, egurrez eginiko etxola batean.Egunero 10km gutxigora behera egiten genuen, ur edangarria bilatzeko.Harrigarria dena, kuriosoa benetan, pobrezia asko eta zoriontasuna bihotzetan.Barrea aurpegian minuturo.Gutxirekin asko eginez.....Ezinezko berriz gure mundu kutsatu honetan.........

Laister bidaia berri bati ekingo diot, ziurrenik Paraguay aldera, hilaren amaieran.Zehaztazunak aurrerago!

Besarkada handi bat!

Postdata:Argazkia berriak laister batean igoko ditut Flickr-eko nire orrialdera.http://www.flickr.com/photos/26824806@N07/2574545822/



Nork: Jonisis.2008/07/07 18:16:41.906 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo maittiok:

Atso egin ginun berba eta gero jarraiko dogu.
Asko pozten naz zuen ibilialdia oso interesgarria
izatea.

Zuek jarraitu guri informazioa bidaltzen eta gogo
asko dakagu horko argazkiak ikusteko eta batera
pentsatzeko gu be Brasilen gagozela

Muxutxus bikote

Nork: idoialarranaga@gmail.com.2008/07/08 21:37:14.951 GMT+2

Kaixo pareja!!!! Ondo zabizela ikusi daiteke, (argazkixak ikusi dotaz). Hemen betiko moduen ez dau nobedade handirik.

Gaur unibertsitatean egon naz memorixia entregetan ta hoin prsentazioa egitea falta jate. Egixa esanda bukatzeko goguekin. Beste barik besarkada handi bat eta ondo pasa. Muak

Nork: jone.2008/07/09 17:40:39.853 GMT+2

Aupa, Jon eta Zanna! Gu ere bidaian gabiltza. Egun hauetan, Londres inguruan: Bego, Miren eta hirurok. Applen denda batetik ari gatzaizkizu erantzuten, mac handi batean. iPhone batzuekin ibili gara jolasten —zoragarriak dira—, eta orain, zuri erantzuten. Eguraldi ona daukagu hemen, eta egunero paraje zoragarriak ari gara ikusten. Orain ordubete, adibidez, Buckimgam jauregian izan gara, eta jende arraro pilo bat ikusi dugu handik irteten, nobleziako jendea, errege-erreginak antolatutako party batetik irteten. Oraingoz, besterik ez, Jon. Ondo-ondo segi, eta laster arte. Mua!

Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/22 20:54:39.114 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.