Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/14 11:07:38.544 GMT+2

Faltan izango zaitugu!

Amets zatoz jada nigana...

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana

Zuk jarriak daude bideak
zuk jarriak ere ilusioak
behin eta berriz ari naiz zutaz galdezka

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana..
nigana, beldurrik gabe nigana..

Neu naiz neu bizitza
itxaropena neure giltza
hala ere beti derrigorrez baina zutaz galdezka

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana..
nigana, beldurrik gabe nigana..

Ezin ahaztu nondik natorren
ezin ukatu zer naizen
beharbada galtzailearen urratsean nago
beharbada..

Ilusioz josia asmoz betea
odol gorria bihotz zuria
ametsaren bidean
noiz agertuko ote zaren itxaropenean

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana..
nigana, beldurrik gabe nigana..

Nork: josebe.2008/05/14 11:07:38.544 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 14:16:45.488 GMT+2

Podcast

 
Kaixo guztioi! Gaurko saioan postcad-ak nola egiten diren ikasi digu. Lehenengo testu bat irakurri dugu audacityrekin, gero mp3ean bihurtu dugu eta ondoren Boom mp3 programan bihurtu dugu blogean txertatzeko. boomp3.com

Nork: josebe.2008/05/08 14:16:45.488 GMT+2
Etiketak: entzuteko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/07 16:10:24.921 GMT+2

Zuregatik Iosu!

Zuregatik Iosu! Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea. Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan. Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte. Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu! Aritz Sue Maldonadok Ikus-entzunezko komunikazioko 3.mailako ikaskideen izenean. iosu

Nork: josebe.2008/05/07 16:10:24.921 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/05/05 15:52:15.165 GMT+2

Santakutzak

Zestua izan ginen lehengo ostiralean ni eta beste koadrilako bi fenomemo. Buelta txiki bat emateko asmoarekin hurbildu ginen bertara. Arratsaldeko zortziretako autobusa hartu, afaldu, tanborrada ikusi eta bueltatzeko asmoarekin  ginen. Ohartzerako, ordea, goizeko bostak iritsi zitzaizkigun. Giro bikaina zegoen urola kostaldeko herri txikian. Halere, gehien arritu zidan gauza bertako tanborrada izan zen. Sekulako "desmadrea"!! Ikaragarria! Baina, xarma berezia zuen. Zeinen ongi ari ziren pasatzen! Benetan, ikuskizun ederra! Ikustekoa, merezi du!

Horrela, etxera itzuli eta ametsetan egin nuen ohean. Amets horietako batean tanborradan tanborra jotzen nintzen...

Nork: josebe.2008/05/05 15:52:15.165 GMT+2
Etiketak: festa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 14:48:54.996 GMT+2

Ken 7

Datorren maiatzaren 30ean Ken Zazpikoek bixitatuko dute Zumaia. Kontzertua Maria eta Jose ikastetxean izango da. Hortik pentsatzen dut nahiko kontzertu lasaia izango dela, baina aukera polita izan liteke ostiral gau xume bat pasatzeko!
Hemen uzten zaituztet bideo batekin!

Nork: josebe.2008/04/17 14:48:54.996 GMT+2
Etiketak: ken 7 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 14:38:05.287 GMT+2

Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan

Zumaiako udala akordio batera iritsi da Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan jartzeko. Puntanuetan, adibidez, 200 Babes Ofizialeko Etxebizitza eraikitzea zegoen ikusita, baina orain 100 gehiago eraikiko omen dituzte. Horietatik 164 alokairuan jarriko omen dituzten.
Bazen garaia horrelako zerbait egitekoa. Gazteak asko gara Zumaian, emantzipatu nahi dugunak, eta egun etxebizitzan sartzeko arazoak direla-eta, askorentza ezinezkoa da.
Ederki bada! Hala eta guztiz ere, oraindik lan asko dago egiteko!

Nork: josebe.2008/04/17 14:38:05.287 GMT+2
Etiketak: udala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 14:25:02.156 GMT+2

FIREFOX, bai ala ez?

Egia esan, niri dexente kostatu zait Firefox erabiltzen hastea. Gure irakaslea den Joxek klasero esaten digu firefox erabiltzen hasteko, baina inoiz ez naiz hortan jarri.
Ariketa hau egiteko firefox erabiltzeari ekin nion eta berehala ohartu nintzen honek dituen onuraz. Joxen blogeko komentarioekin bat egiten dut guztiz:
- XUXEN euskarazko zuzentzailea lotzeko modua dago.
- Abiadura eta pestainen aukera.
- IExplorer plataforma bakarreko softwarea da. Firefox guztietan dabil.
- Sistema aldetik eta diseinu aldetik berezia da.
- Segurua da, akats gutxi ematen dituena. Eta ematekotan 4-5 egunetan konponduta dago, IExplorerrek, berriz, askotan hilabeteak behar izaten ditu.

Nork: josebe.2008/04/17 14:25:02.156 GMT+2
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/10 14:18:21.769 GMT+2

Oporrak


Nire etxea! map

 

Aste Santu hauek Zumaian igaro ditut, nire herrian. Ez dut izan aukerarik kanpora ateratzeko, eta horrela, nire lagunekin hemen geratu naiz herriko festen zain. Eguraldia txarra izan arren, paregabeak izan dira egun hauek, azkenean, deskantsatzeko denbora izan baitut!

Nork: josebe.2008/04/10 14:18:21.769 GMT+2
Etiketak: santua aste | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/10 14:16:53.526 GMT+2

HUHEZI

Hauxe da guk ikasten dugun lekua!
Tagzania: Josebe

Nork: josebe.2008/04/10 14:16:53.526 GMT+2
Etiketak: unibertsitatea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 15:06:35.920 GMT+2

Ekonomia solidarioaren I. Biltzarra HuHeZin

DSCN4380

 

 

La innovación social y la economía social. Perspectiva Québec. Marie Bouchard.

Honek, ekonomia soziala eta ekonomia solidarioa berdintzat jotzen ditu. Lehenengoan esaten du diziplinatua izan beharra dagoela eta, bigarrengoak, definizioa ugari dituela eta denborarekin aldatzen joango direla.

Egun ez dago adostasunik ekonomia sozial eta politikoan.

Ekonomia sozialean ingurugiroa aldatzen ari da. Egun, eskera sozial handitzen ari da, itxaropen berriak sortu dira emakumeengan, talde komunitario saiatu bat sortu da (enpresa sozialak)… Ikerkuntzan ere aldaketak eman dira: gizarteratzea eta esperientziak elkar banatzeko sareak.

Horrez gain, teoria ezberdinak sortu dira, baina kontraste handiak daude iparraldearen eta hegoaldearen artean. Horrela, berrikuntzarako sistema berria: el modelo de la triple hélice. Sistema honek enpresen, unibertsitateen eta estatuaren arteko hitzarmen bat proposatzen du.

Ekonomia solidarioan aspektu politikoak daude.

Ikerkuntza ezagutzea beharrezkoa da.

 

La dimensión autogestionaria en la experiencia cooperativa de Mondragón (I y II). Adrian Zelaia (I) eta Jon Sarasua (II)

Helburua: garapen enpresarialaren eta lanaren sorketaren bidez aberastasuna lortu, kooperatibismoa baldin bada nahiago.

Baloreak: gizarte baloreak mugitu. Pertsonak bazkide egitea. Langileak behar batzuk ditu, horrenbestez, behar horien arabera enpresa bat sortu langilearen beharrak asetzeko.

Erantzukizun sozial bat dute, eta hori garatzeko beharrean aurkitzen da.

Mondragon Corporación Cooperativa: kooperatibismoan zentratutako enpresa esperientzia; auto-kudeaketa estrukturen sorkuntza.

Honek, garrantzia handia ematen dio auto-kudeaketari. Hain zuzen ere, pertsonen auto-kudeaketa. Bertako aspekturik garrantzitsuena pertsonak dira, eta hauen parte-hartzea.

Esperientzia euskalduna

Pertsonetan zentratutako erakundeak sortzean dago gakoa. Solidaritateak eta garapenak lan egitea eta elkartzea bideratzen du.

Ze falta nabaritzen da? Aspektu demokratiko eta garapen soziala duena. Horrenbestez, Mondragon Corporación Cooperativa (MCC) kooperatibismo izaera duen enpresa errentagarri bat da. Honek erakutsi ahal izan du arrakasta izatea posible dela enpresa kooperatiba bat izanda eta, gainera, gizartearekin konprometitua egotea aldi berean. Esperientziak bideratzen du dena, eta kasu honetan esaten du auto-kudeaketa beharrezkoa dela.

MCC seilu euskaldun eta ezaugarri historikoekin sortzen da.

MCCk ondorengo ekarpenak egin ditzake:

  • Hezkuntzarako estrategia.
  • Errentagarritasunean kokatu.
  • Lan egitearen ideia zentrala.
  • Elkar kooperazioa.
  • Auto-estruktura auto-sustentableak sortu.
  • Konpromiso soziala gizartearekin.
  • Parte-hartzea bi alderditan: sozio-estruktura eta tekno-estruktura.
  • Gizartean oinarritutako plangintza.

Nork: josebe.2008/04/03 15:06:35.920 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)