Arratera heldu, eta erlojua begiratu nuen. 11,06. La Salleko lagunak atsedenaldian zeuden, eta ni, Arraten. Bisita egingo diet, pentsatu, eta aldapa behera ziztu bizian abiatu nintzen. Heldu nintzen Azitainera. Autoak ekiditeko, paralelo doan bide estua hartu nuen.
Itzalean zegoen kurba itxi bat hartzera nindoan, ezkerrerantz inklinatuta, grabilla lurrean ZAST! Ahoz frenatu dut. Nire arima gorputzetik atera eta gorantz doala nabaritu dut. Azken unea da. EZ! esan dut, gorputzera itzuli eta, buruak hala agindu gabe, eskua triangelura joan da bere kabuz. Mugikorra hartu du. Kaka. Itzalita. Piztu eta sim kodea sartu barik 112ra deitu dut. Ez naute ulertzen. Ahoa deforme nabaritzen dut baina ez dakit zer daukadan. Azkenean ulertu didate non nagoen eta nire zenbakia zein den.
Poligonora jeitsi naiz. Dei bat. Sí, es verdad, estoy aquí, manden una ambulancia por favor. Ez naute ulertzen. Erdi zorabiatuta, lurrean eseri naiz. Korbatadun tipo bat agertu da. Hostia, ¿qué te ha pasado? ¿te ayudo?; no, tranquilo, con lo elegante que vas, te vas a pringar entero. Tipoa harrituta. Ertzantzaren patruila bat agertu da. Hostia ¿qué te ha pasado? Tú, pide una ambulancia pitando. Gurasoen ezaguna da etorri den polizia. Nada, me ha patinado la rueda de atrás. ¿No tenías que estar en clase? Tengo por la tarde. Siéntate, ¿estás bien? Ahoa begiratzen dit, izututa. Beldurra dut. Ez dakit zer dudan. ¿Quieres llamar a tu padre? Aitarena etorri zait burura. Horrelako sustu batek berea areagotu dezake. No, no; le llamaré cuando sepa qué tengo y a dónde me llevan. -Uste dut ez nauela ulertu, isildu egin da.
Anbulantzia heldu da. Ez dut gogoratzen zein kolore zuen, ez ezer. Neska polit bat agertu zen. Ez dut gogoratzen, baina polita zen. ¡Joder!..., no te muevas, cuidado, puedes tener rota la mandívula. Anbulantzian etzan naute. Bueno, la mandívula parece que no tiene nada. Poltsa bat jarri dit ahoan.
He cogido un diente del suelo, esan diot. Iluso sentitu naiz bere aurpegia ikustean; tranquilo, si sólo fuera un diente...
Telefonoa hartu dut. Jesus Marirekin, mesedes. Josu nais (s-ak justu ahozkatzen ditut. Z-rik ezin). ¿Qué pasa, Josu? Aita, he tenido accidente, pero tranquilo, estoy bien. Unos dientes rotos, creo, pero tranquilo. Voy a Mendaro...
Anbulantzia poliki doa. Mendaron irten naizenean aita erretzen zegoen. Triste begiratu nau, eta batera horrelakoetan azaleratzen zuen lasaitasun itxuraz. Baina urduri dago. Zigarroari begiratu diot. Es el segundo seguido, esan dit.
Probak egin ondoren, erantzunen zain, 80 urte inguruko emakume bat niri begira dagoela ohartu naiz. Ikaratuta. Nik oraindik ez dakit zer dudan. Komunera joan naiz. Ez dut ene haginik ikusten. Ezpainak ohiz baino 4 aldiz-edo potoloagoak. Zer egin dut. Malko batzuk isuri ditut, baina eutsi egin diot.
Etxera heldu gara. Ama urduri dago. Aurpegia ikusi didanean oihu egin du. Sukaldera joan da korrika, bizkarra eman dit. Hurbildu naiz, eta negarrez ikusi dut. Joder, ama, estoy vivo esan eta ohera joan naiz. Zorabiatuta jeiki naiz eta amak dentistarengana eraman nau. Pastila batzuk eman dizkit, inflamazioa jeisteko. Enjuage bat, ahoa garbitzeko. Etxera itzuli naiz. Arratsaldeko 7etan, aurpegiari argazkia ateratzea erabaki dut.
Ohera itzuli naiz. Bihararte.
Jarraitu irakurtzen, Aho bete hortz (II)

Erantzunak
Ai ama josu... bixar urtebete itxen dau egun harek ez?? edarra ostixa hhartu zenduna dedioo!!! argazkikua beste bat dala esaten badeste be nik siñistu ingo neban seguro, nola in zeinke holako aberixia? Pentsatzen dotenian que podia ser peor.. buf! eskerrak hortz batzuk izan dirazen bakarrik, aunque nik handik aurrea nahiko tontotuta ikusten zaitxut, ez dakit supongo nere paranoia dala ta beti izan zarala holakua.jajaja. broma dalaaaa!!!!!!!!!!!
zorionak zure hagin berrixen anibersarixuan!!!urte askotarako!!
Nork: nadia.2006/10/25 09:39:20.688 GMT+2
Nork: Josu.2006/10/25 09:56:01.440 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Aupa Josu!
jope, gelditxu nai pixkat KO artikulua (oso ona) irakurri ondoren.Baloria euki biar da eh....gañera izenburu ironiko horrekin beste edozer espero neban irakurri aurretikan.
Jakin ezarala bakarra goizian ohian tentaziñotik jeiki (asko asko asko kostauta) eta bizikletia hartzen dabena. Nik be hori aukerau dot ohetik ez hain berandu (goiz ezin esan eta) jaikitzeko eskusia.
Nere kasuan, errobera gabeko bizikletan ibiltzen naiz...etxeko salatik Kalamuara igo, San Pedrotik pasau eta berriz be hor bukatu arte.
ondo segi ta animo!
Nork: malen.2006/10/26 01:34:19.733 GMT+2
Nork: ainhoa.2006/11/10 17:07:38.427 GMT+1
Oin zelan?... emoten dau baietz, ondo dagozela. "composite" delako pasta moduko batekin berregin zizkidan 8 haginak, baña bateron bat kili-kolo dabil.
Kanpotik ikusitta ondo dakadala dirudi, eta ez dot uste muxu batean musukatuak (edo musukatzaileak) larregi nabarituko lukeenik. Baña nik, egunerokotasunean (eta hor ez dago musu askorik) bai, nabaritzen dot.
"zetan gure dozu lana itxie?" ze da, nere etorkizunaz galdera bat?
Nork: Josu.2006/11/10 20:13:52.590 GMT+1
http://www.blogak.com/josu
Nork: ainhoa.2006/11/11 17:43:08.769 GMT+1
Ba ez dakit. Gauza larregi egin nahi dittut, bizitzak ez dit ematen guztira heltzeko aukera.
Galdera beste modu baten planteatzen badidazu... "zer izan nahi duzu nagusian?" erantzuna argiago daukat: jubilatua.
Nork: Josu.2006/11/12 06:51:40.992 GMT+1
http://www.blogak.com/josu
Harrapatuko banu!
Nork: arratetxo.2007/09/02 19:26:33.070 GMT+2
http://arratetxo.blogspot.com
Zelako putakeria galanta egin zizutena, nik halakoak ezin ditut ulertu... eureri tokatu beharko litzaieke!
Nork: Josu.2007/09/03 20:13:44.344 GMT+2
http://www.blogak.com/josu