Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/24 22:54:43.714 GMT+1

Litrada

Litrada izaten dugu buruan gazteok asteburu atarian. Botelloia, edo hemen esaten dugun moduan, litroak. Kalkuluak egiteko gogorik ez dugu izaten klaseak aste osoan aguantatu eta gero. Nahiago dugu gure litroetan pentsatu. Kalimotxoa egiteko coca-cola eta...

Nik litradaren kalkuluak atera ditut gaur. Urtebetean litrada ederra egin dut. 2 litro. Ez, ez dira bi litro ardo gorri. Bi litro odol. Ez, ez ditut edan. Beste batek edan ditu nik eman ditudan odol litroak. Ez dut pisurik galdu, ez. Urtebetean bi kilo potolotu ditut, baina bi odol litro galdu... edo eman.

Urtebete lehen donaziotik eta ordutik hona lau aldiz eman dut odola. Guztira, ia-ia 2 litro. Bi litro bizi, beste batek ere asteburuak nik bezala goza ditzan. Zeuk ere egin dezakezu litrada. Animatu.

Nork: Josu.2006/11/24 22:54:43.714 GMT+1
Etiketak: litroak gazteria asteburua donazioa odola odolemaile botellon | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

jope! holako animuekin edonor animauko da...ni pixkat bildurtzen naute odolak pintxazuak eta dana, baina oin gauzak beste era batian ikusten ditxut. ondo ondo enteratzia gustauko jatan igual animauko naiz eta makrobotelloi hortara...nere aitxa odol emailia zan eta oin ezin danez izan, ahalegintxua eingo neban jende askori bizipoza emateko, gautxorion klubian, galdeketa eingotzut.

aiooo!

Nork: malen.2006/11/25 02:22:40.450 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.