Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/04 01:46:01.754 GMT+1

Bizitzatik hitzetara

Rimak ahaztu eta zuganako maitasunean murgildurik tximeleta bat agertu zait eta erakutsi dizkit hegoak. Kolorez betea du gorputza, kolorez betea bizitza.

Tximeleta hegan dabil, lore artean pozik, askatasunaz gozatuz, beste izakioi enbidia emanez. Nik ere tximeleta nahiko nuke izan. Galdetzen diot nere buruari zergaitik tximeleta bizi den hain pozik, eta entzun izan balit bezala, etorri eta esan dit egun bakarrerako jaioa dela, kolorez beterik datorrela, eta biharko egunik ez dagoela. Gaur dela dena. Biharamuna ez duela ezagutuko. Ni ere behin bizitzeko etorria naizela bizitzara, eta ia zertan nabilen poesiaz ito eta kolorea bizitzatik hitzetara eramanez.


Nork: Josu.2006/02/04 01:46:01.754 GMT+1
Etiketak: gogoeta tximeleta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Josu, beida iada lana indet bloggerrean konfiguratzen ta orain eztet aldatzen ibili nahi, oi da dena..... enabil ni berrize zerotik hasteko! Arroxaren kontua ez da dena jajajja sentitzet edozein moduta ere

bakit honek eztakala zerikusirik zure post-akin, bño weno :-P

Nork: azzex.2006/02/04 12:42:36.257 GMT+1
www.ataskoa.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.