JOSU LEOKANNE II
Ustekabe Fanfarreko eta "Cielito" Eibarko Udal Musika Bandako kidea. Matrallako Irratian 2005 eta 2006an Ganbak Armarixuan programa egun nuen. 2007an tertulia batzuetan parte hartu dut Herri Irratian. EMEDEn (Eibarko Musika Eta Dantza Elkartea) ordezkari bere sorreratik, Ustekabe Fanfarrearen izenean. GASTE gazte elkartearen presidentea eta sustatzailea eta La Moska Gao koadrilako kidea.Josu Mendicute Rodriguez, 20 urteko eibartarra.
Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatura ikasten, EHUn, 3. mailan.
2006tik, ...eta kitto! Eibarko herri aldizkariko zutabegile, eta 2007an CodeSyntax-en egin dut lan. Eibartarrak zerrendan ibiltzen naiz iritziak teknolagunekin konpartitzen. Eibar K.E.aren foroan eztabaidaka aritzen naiz. Berriemaile ikas bitakoran partaide izan naiz 2006-2007 ikasturtean.
Literatura eta komunikazioan "esperientzia" txikia baina positiboa izan dut. Gustoko dut idaztea, aspalditik. Eskola-lehiaketetan hainbat aldiz lortu ditut sariak (loreak norbaitek bota behar). Oraingoan ez nabil sari bila. Sentimendu eta pentsamenduei bide irekia uztea da blog honen helburua, berauek zuekin konpartitzea eta, bide batez, eztabaidatzea. Irakurleon aportazioak eskertzen dira, hortan datza eta blogintzaren joko magikoa.
Niri buruz gehiago jakitzeko, irakurri ni ezagutzeko 100 gakoak.
Nire argazkiak flickr-en
Nire argazkiak zooomr-en
Nire fotolog-a
Nire podcast-a
Nire twitter
Nire Facebook
Interneten RSSa duten nire edukiak Tumblr-en batzen ditut.
Messenger: supermendikute
E-posta: josumendicute [ abildua ] gmail
Harremanetarako formularioa
Itzuli hasierara.

Josu Mendicute Rodriguez, 20 urteko eibartarra.