Lehen urteak J.A.Mogel Ikastolan eman ondoren, DBH eta Batxilergoa La Sallen eman nituen. Bertan irrati eta bideogintza mundua ezagutu nituen.
Ipuinak idazteko zaletasuna Iturburun hasi eta La Sallen hazi
zitzaidala esan nezake, hala ere, erruaren zati haundi bat amari
dagokio (maite zaitut amatxo), berak bultzatu ninduen idaztera eta
amagandik jasoa da matematikekiko gustu eza.
Idatzitako ipuin batzuk, sarituak zein saritu
gabeak, eta baita aurkeztu gabeak, blog honetan agertuko dira,
poliki-poliki, ispirazioa ihesi dabilen egun horietako batzuetan.
Barrena askatzeko atsegin dut idaztea. Pentsamenduak, ideiak eta
sentimenduak airera ateratzeko. Hemendik aurrera, blogaren bitartez,
baita zuekin konpartitzeko.
2006/11/14 18:38:35.102 GMT+1
idaztea gustatzen zait
Nork: Josu.2006/11/14 18:38:35.102 GMT+1
Etiketak:
| Permalink