Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/15 14:32:11.585 GMT+2

Internet erabiltzaileon boterea

Blogean idazten dudana nire ingurukoek irakurri eta bertan geratzen da normalean. Duela hilabete pasatxo idatzi nuen Enaitz Iriondori buruz eta azken egunotan erantzun pila jaso dut. Nondik iritsi dira?

Norbaitek irakurri eta foro batean idatzi zuen honi buruz. Foroan irakurri zuen batek, bere blogean idatzi zuen. Eta berak edo beste batek meneamera bidali, 1160 meneo zeuzkan hau idatzi dudanean.

Bideoen url-ak bidali zizkidaten e-postaz eta, ingurukoek errazago ikus zitzaten sartu nituen blogean. Ingurukoentzat.Baina beste batek gauza bera egin zuen, eta beste batek. Eta injustizia hau munduari bueltaka ari da mugimendu honi esker.

Nahiko nuke hau sekula gertatu izan ez balitz, salatu beharra egongo ez balitz, Enaitz bizirik balego. Baina horrela ez denez, hemendik, lerro xume batzuen bitartez, nire emozioa eta esker ona Enaitzen familiaren defentsan bere laguntza eman dutenei.


Eguneraketa (2007-VI-19):
Hauxe, Google Analytic-tik hartutako irudia. Bisita kopurua hamarkoiztera iritsi da.

Nork: Josu.2007/06/15 14:32:11.585 GMT+2
Etiketak: web2 0 internet enaitz-iriondo meneame | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Lan ona egin duzu, Josu.

Nork: iturri.2007/06/16 14:50:17.583 GMT+2

Milesker, Iturri.

Nork: Josu.2007/06/16 15:21:40.590 GMT+2

Kaxo Josu.
Guk zuri, zure blog-ari, esker jakin genuen injustizia honen barri. Lehendik ere entzuna nuen kasua, baina oso gainetik. Mod-pc ko forutik hona heldu eta zuk idatzitakoa irakurri nuenean ezin izan nintzen ixilik geratu eta nire blog-ean idatzi nuen. Nik ere enuen espero gauz handirik baina esperantza nuen nire lagunek albistea zabal zezaten. Ezagun batek meneamera bihaldu eta bapatean milaka pertsonak irakurri zuten.
Estatistikak ikusten ibili naiz ta, honako lekuetatik ari zaizkigu urbiltzen: www.foromtb.com, meneame.net, www.elatleta.com, www.policiajudicial.es, www.forocreativo.net, www.cnp.nydhosting.com, www.rosavientos.es, www.google.com, www.foropolicia.es, www.audisport-iberica.com, www.mod-pc.com, www.clubgs500.com,  y121w.bay121.mail.live.com, www.kostarof.com, correo.vectorsf.com

Agur bero bat.

Nork: 20R3Mun.2007/06/17 00:41:13.590 GMT+2
20R3Munblogspot.com

Iragana ezin dogu aldatu baina etorkizun justuaubat eraikitzeko pauso haundixak eman ditxuzu, ya lo kreo! Ia gauzak pixka bat aldatzia lortzen dozun.
Enaitz, nere klaseko baten gelan ibili izan zan txiki txikitatik...
 animo.

Nork: malen.2007/06/17 05:13:35.451 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora

Errenferentziak:

...ik bakar batek beste guztisek haina audientzia lortu dau. Benetan hunkigarrixa bloga nora iritsi leiken. Blog honi 295 artikulu eman detsadaz, baina blogak ere asko eman d...

Erreferentzia: Puntu eta jarraia blogari - Josu Leokanne 2007/12/20 03:55:22.734 GMT+1

...p://www.blogak.com/josu/enaitz-iriondo">Entrada de Josu Mendicute en su blog y que ha originado el movimiento de la noticia en internet. Segunda entrada de Josu Mendicute en su blog en la que habla de dicho movimiento de la not...

Erreferentzia: Divinas Comedias » Enaizt Iriondo 2008/01/23 19:30:32.374 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.