Urte t´erdi egin du minbiziaren aurka borrokan. Denbora honetan ez du etsi eta ez ditu albo batera utzi ez dantza, ez musika.
18 urte besterik ez, baina nahikoak izan zaizkio bere inguruko guztion maitasuna lortzeko. Beti irribarrea eskeintzeko prest, bera izan da besteon animoak altxatu dizkiguna.
Gaur goizaldean joan zaigu. Ibilbide azkarra egin du gure artean. Izar iheskor baten antzera zeharkatu ditu gure bihotzak. Baina bere irrifarrea betirako geratu da gure bihotzetan.
Goian Bego.
2007/01/31 20:37:35.330 GMT+1
Maitane Castillo
Nork: Josu.2007/01/31 20:37:35.330 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...logak.com/josu/sorpresa">Fanfarriaren nondik norakuak, odol-eskeko artikulo erotikuak, lagun baten heriotza, Erreferentzia: Puntu eta jarraia blogari - Josu Leokanne 2007/12/20 03:55:17.663 GMT+1
Erantzunak
Jakin dudanetik egun osoa daramat bere irrifarrea eta itsaso koloreko begirada ahaztu barik. Albisteak bihotza hoztu dit!
Musika eta dantzaz aparte, ikasketak ere aurera eraman zituen, selektibitate eta guzti! artista hutsa! azkenengo egun hauetan nire amarenean, Torrekuan, izan da. Nire amak argi dagoen bezala ezin zidan ezetxo ere esan, eta nik ez nuen pentsatu ere egiten hain moementu latzean zegoenik . Baina amak esan didan gauza bakarra azken bi aste hauetan zehar hau da: " Ikaragarria da nola eskertzen duen dena, irribarrea ahotik kendu ezinik". hori da berari buruz izan nuen azken informazioa gaur eguerdi arte. Izugarria, txalogarria eta eredugarria izan duen borrokatzeko indarra! .......Goian bego.
Nork: ANE URKIOLA.2007/01/31 21:28:34.320 GMT+1
Nork: Gorka.2007/01/31 22:30:13.284 GMT+1
www.blogak.com/oregonian---www.basqueinmoon.blogspot.com
Zure Kataluniako lagunarena... segi animoak ematen. Eman indarrak sekula ez etsitzeko. Animo eta aurrera.
Nork: Josu.2007/01/31 22:49:15.817 GMT+1
geure artian animau bihar gara...
Nork: malen.2007/02/01 00:45:41.776 GMT+1
ezin siñistuta nao goizian abixau destenetik. madridera bidian neuan ta castillako lurrak parian pasatzen zian bitxartian errepaso galanta ein detzet oroitzapeneri.
irrifarria munduko gaixotasunik kontajiosuena dala esaten dabe. eta eskerrak ematen ditxut bere virusak eragin zeztan aldi bakoitzagaitxik, ez dia ta gutxi izan. danon artian eutsi bihar dotzau goixari, berak erakutsi doskun moduan.
animo jende, bilatu indarrak bihotzan sakonenian ta atara dakazuen irribarrerik onena...
Nork: nagore.2007/02/01 01:54:32.830 GMT+1
Animo guztioi!
Nork: Kronin.2007/02/06 00:40:09.490 GMT+1