Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/23 15:23:32.052 GMT+1

Ministritis

Asto batetik asto azkar bat lortu daiteke, baina sekula lasterketarako zaldia. Astoa akuilatu dezakegu eta, hala-nola, hasiko da ahal duen moduan korrika. Agian itxura emango du, baina konturatuko gara ez dela zaldia, astoa dela.

Gure herrian, gauza asko egiten dugu asto moduan. Herriko arkitektura astotsutik hasi, Txontako astakeria urbanistikotik segi, eta detaileak noiz zaintzen ditugun ikusteak borobiltzen du astotasun guztia. Kaleko gabonetako kartel zintzilikariak astelehenean kendu zituzten. Gure kaleotan hain txarto zeuden zuloak ere azken hiru asteotan konpondu dituzte. Hauteskundeak pare bat hilabete barru datozkigu, eta giroan nabaritzen da. Zenbat albiste proiektu berriz, orain arteko proiektuen onuraz, gastatu duten denon diruaz harro? Nabaritzen da, bai, hauteskundeak gainean dauzkagula. Uxala urtero izango bagenitu!

Tira, beste erakundeek ez dakit, baina Udalak behintzat erakutsi digu ez duela dena elektoralismoz egiten. Azken asteotan gure astobideei kaña ematen ari dira. Konpondutako kaleak, gabonetako kartelak kentzea... kasualitate hutsez bada ere, Etxebizitza Ministraren bisitaren astean amaitu dituzte. Elektoralitis ala ministritis? Ongietorri biei!!

Nork: Josu.2007/03/23 15:23:32.052 GMT+1
Etiketak: eibar herrigintza kultura etxebizitza ustekabe politika coliseo obrak hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Atzo arratsaldean blog hau deskubritu nuen eta gauean irratian zeure azkeneko posta irakurri zuten, harrituta... zorionak!!

Nork: Arratetxo.2007/03/24 15:57:25.461 GMT+1
http://arratetxo-eu.blogspot.com

Kaixo Arrate,
Eskerrik asko, asko pozten du noizean behin erantzunak jasotzeak. Nere artikulua irakurri zutela?? Zein irratitan? Zelako sorpresa! Eskerrikasko!!
Josu.

Nork: Josu.2007/03/24 16:10:19.041 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

E-mailez idatzi diot Arratetxori eta esan dit Euskadi Irratiako "deja vu" saioan izan zela. Ilusioa egin dit. Jarraitzen zaituztela jakitzeak indarrak ematen ditu. Eskerrik asko Arratetxo!!

Nork: Josu.2007/03/25 21:10:10.715 GMT+2
http://www.blogak.com/josu

ba Zorionak Josu!

ta zenbat apostu udaletxeko norbait toki hau googlen topatzia.

has leido el correo egunkarixa? irakurri nere fotologeko azkenengo parrafua

Nork: aspitos.2007/03/27 22:41:15.621 GMT+2

Errenferentziak:

...397vb7">Maria Jose Telleria zinegotziaren esanetan, 122 bileretatik 41etan bakarrik parte hartu ostean. Pasa den astean elektoralismo eta minisitritisa kritikatu nituen, eta gaur azaldu da etakitto!n. Ezker Ba...

Erreferentzia: propuestagestion - Josu Leokanne 2007/03/30 16:27:07.439 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.