Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/29 16:21:44.277 GMT+1

Ongietorria

Kaixo.
Atzo estreinatu nuen blogger-en nire lehen bloga eta gaur bertan  jakin dut blogak.com-en berri, eta, dudarik gabe, blog berria (orain blog zaharra) alde batera utzi eta hemen idazteari ekin diot. Agur, blogger!



Aspalditik zebilen nire buruan blog bat sortzeko ideia. Kazetaritzara Sarrerako irakasle Aitor Zuberogotiak behin eta berriro gomendatu digu bloga sortzea, idazteko ohitura hartzeko.

Obligazio baino, aisialdi moduan sortu dut, noizbehinka idazten ditudan arikulutxoak bertan publikatzeko, ordenagailuan betiko izkutuan geratzera kondenatzea baino interesgarriagoa izango delakoan. Interesatzen zaizkidan berriek eta poesiak ere ere izango dute bere tartetxoa.

Lehen mezu honetan ezin ditut ahaztu eibar.org-eko blogari eta zerrendakideak. Klasean behin eta berriz entzun ondoren blog komunitate honen garrantzia, txalotzea baino ez zait geratzen egin eta egiten duten lanagatik. Eta zerrendakide maiteoi, agur bat hemendik!

Esker bereziak Luistxori gune hau proposatzeagatik. Eskerrak, eta barkamenak, akaso, baita...

Denborak esango du bloga eta nire arteko harremanak zenbaterainoko indarra duen. Bitartean, eztabaidatu eta gozatu.

Nork: supermendikute.2006/01/29 16:21:44.277 GMT+1
Etiketak: blog | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Epa Iosu:
zure mezua irakurri dudala esateko botatzen dut honakoa.
Segi idazten besteok irakurtzeko.
Animo Jeronimo!
maite toledo


(blog zaharretik kopiatutako erantzuna)

Nork: Maite Toledo.2006/01/29 20:26:47.673 GMT+1

Aupa Josu!

Ea zer moduz doakizun tresna berri honekin. Jarraituko ditugu zure kontakizunak. Aupa zu!

 

Nork: Eneko.2006/01/29 21:57:38.262 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu

Aupa, Josu!

Blog-auzokide eta fakultatekide gara, antzaz.

Izango gara.

Nork: Katixa.2006/01/30 19:24:40.826 GMT+1
http://www.blogak.com/katixa

Errenferentziak:

...osu">bloga Eibar.ORGn eukitzia, baina haundi ikusten nebala, blog hau proba egiteko jaixo zala. Bost aste barru urte bi beteko diraz hau jaixo zanetik, iritsi da garaia agur esateko blog plataforma honi.Blog...

Erreferentzia: Puntu eta jarraia blogari - Josu Leokanne 2007/12/20 03:54:39.063 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.