Eta galdera da:
Nor ari da bateria jotzen aurreko egunean jarri nizuen abestian?
Ba, lagunok, abesti honetan ari diren musikariak dira, Elliott Muphy jaunaz gain: Olivier Duran, kitarran, eta baterian...
Jozulin "The wonder drummer"!!
Osagaiak:
-Disko bat, disko on bat.
-Disko horretako abesti bat, abesti eder bat.
-Hau.
-Hau.
-Hau.
-Eta denbora esperimentuak egiteko...
Emaitza:
Ah! Haiek garaiak musikari famatua nintzenekoak: kontzertuak, kontzertu gehiago, diskak (LP eta singleak), cassetteak...
Eta Koreako kantari harekin ibili nintzeneko garaia:
Bueno, azken txorrada hauek ez dira egiazkoak, somatuko zenutenez...
Eta that´s all folks! Honaino Baga,
biga, bloga!-ren 4. urteurreneko ospakizunak. Datorren urtean gehiago. Eta beti
bezala, eskerrik asko zuri -bihotzez-
hor egoteagatik, irakurtzeagatik eta erantzuteagatik. Benetan.
Oharra: Zuen artean musikaririk balego, eskertuko nioke, biziki eskertu ere,
ez ditzala agerian jarri egin ditudan akatsak. Ez dadila inor –gehiago-
konturatu ;-)

Erantzunak
Nork: Benito.2009/03/31 16:16:30.431 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka