Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/14 18:59:27.570 GMT+1

Brad Pitt-en Araua (Autolaguntza)

 

 

     Gaurkoan Baga, biga, bloga!-n autolaguntza pixka bat: Aholkuak, tokatu zaizkigun garai nahasi hauetan bizirik irauteko lagungarri izan nahi dutenak.

 


Brad Pitt-en Araua.



     Brad Pitt-en Araua honela labur genezake:


     Proposatu iezaiozu gustuko duzun emakumeari zurekin joan dadin afaltzera, zinera... hitz batez eskaiozu zita bat. Baietz esan dizu? Ondo, beharbada bere gustukoa zara. Baina, aitzakia bat jartzen badu zurekin ez joateko, zer?  Brad Pitt-en Araua aplikatzeko momentua heldu da.


     Suposa dezagun zure ordez Brad Pitt-ek eskatu diola zita. Aitzakia berbera jarriko luke berarekin ez irteteko? Brad Pitt-ek irteteko esan izan balio erantzungo zion ikasi behar duela edo lagunekin plana duela edo...? EZ. Plan guztiak atzeratu edo bertan behera utziko zituen Brad Pitt-ekin joan ahal izateko.


     Baina –ai!- zu ez zara Brad Pitt. Emakume bat zurekin benetan interesatuta balego, dituen plan guztiak utziko lituzke zurekin egoteko. Salbuespenak egon litezke, jakina. Baliteke benetan ezin izatea egun zehatz batean baina, kasu horretan, proposatuko luke berak beste egun bat. Esaterako, esango luke: “Zapatu honetan ezinezkoa zait. Eta hurrengorako geratzen bagara?”


     Ez irteteko aitzakia jartzen badu eta ez badizu ordezko planik eskaintzen, ez duzu berarentzat interesik, alferrik ari zara eta ez duzu ezer lortuko.


     Edo bai; badakizu: Ezina ekinez egina.






 




Handik eta hemendik.

Nork: Jozulin.2009/02/14 18:59:27.570 GMT+1
Etiketak: maitasuna autolaguntza umorea | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Bale, proba bat:
Jozulin, afaldu nahi duzu nirekin?

Nork: Angelina.2009/02/14 19:29:58.942 GMT+1

Hey Jozulin tio pasatu Angelina horretaz tio, ke da una sorgiña ke te pasas. etorri nirekin eta artzen dugu trago batzuk en Barrenka.

Nork: Vane.2009/02/16 13:08:51.330 GMT+1

Hori da arrakasta, hori, Jozulin. Pretendienteen kastiña egin beharko duzu

Nork: jaio.2009/02/17 12:55:18.516 GMT+1

Vane, pasatu zure tuentia, tia.

Nork: Brad.2009/02/17 20:54:26.588 GMT+1

Angelina, Vane, Jaio: Hirurontzat egongo da lekutxo bat mahaian afaltzera bagoaz. Ez naiz jeloskorra.

Brad: Brad, tio, kendu erditik, bale?: Ospa! Alde! Ut! Aire! Hanka!

Nork: Jozulin.2009/02/19 16:41:14.508 GMT+1

Errenferentziak:

...3"> Click To Play 1-    Mutillak neskekin hobeto ligatzeko, Jozulinek Brad Pitten sistemia proposatzen desku; Erreferentzia:  Aittitta Raduga podcastian 2009/02/17 09:12:16.768 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.



Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak