Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/14 14:19:06.943 GMT+1

Denboraren ahoak (II): Kanporatzea


Haiti Amerikako herrialderik pobreena dela entzun dugu aspertu arte egunotan. Eta pobreziaren kontu hori aipatzen dutenean, eguraldiari buruz arituko balira bezala hitz egiten dute, munduan euri gutxien egiten duen lekua edo herrialderik beroena aipatuko balituzte lez. Baina ez, Amerikako herrialderik pobreena bada, ez da kasualitatez.
Entzun Eduardo Galeanori:


Kanporatzea

2000ko martxoan hirurogei haitiar itsasoratu egin ziren Caribean barrena txalupa txiker, eskasean.
Hirurogeiak hil egin ziren. Itota.
Ohiko albistea zenez, inork ez zuen jakin.
Urak irentsitako haiek guztiak nekazari izanak ziren, arrozadietan.
Etsita, iheslariak ziren.
Haitin, arrozadietako nekazariak baltsari edo eskale bihurtu dira, Nazioarteko Diru Funtsak arroz ekoizpenerako babesa debekatu zuenetik. Haitiko estatuak banatzen zuen bertako produkzioa sustatzeko.
Orain Haitik Ameriketako Estatu Batuetan erosten du arroza. Eta, zer diren gauzak, Nazioarteko Diru funtsari ahaztu egin zaio debekatzea -hori buru eskasa- Ameriketako Estatu Batuek bertako arroz produkzioari ematen dioten babesa.



Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.

Nork: Jozulin.2010/01/14 14:19:06.943 GMT+1
Etiketak: haiti denboraren_ahoak eduardo_galeano | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...uek: Haitiko hondamendiaren isla euskal blogosferan. Sekulako arenga bota digu Jozulinek! Komunitateen inguru...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2010/01/17 2010/01/17 14:24:03.274 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.



The Out Campaign: Scarlet Letter of Atheism

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak